2025. urteko Ondarearen Europako Jardunaldien helburua ondare arkitektonikoari balioa ematea izan da, gure ondare kulturalaren adierazpenik ikusgarri, eguneroko eta sinbolikoenetako bat den aldetik.
“Ondarea eraikitzen” aterkipean 120 kultur proposamen baino gehiago antolatu dira, urria eta azaroa bitartean, Gipuzkoako 37 udalerritan.
Beste urte batez, Gipuzkoako Foru Aldundiak K6 Kultur Kudeaketarengan konfiantza jarri du proiektu hau gidatzeko eta egitasmoan interesa duten lurraldeko eragile kultural eta sozialei laguntzeko.
Urtea: 2025
Tokia:Gipuzkoako 37 udalerri
Bezeroa: Gipuzkoako Foru Aldundia
Tags secundarias: (a elegir entre las de arriba y otras) poner 4 tags Máximo
Emaitza: PDF bat sortzea eta programa paperean ekoiztea, irisgarritasun-irizpideei jarraituz eta programa zabaltzeko beharretara egokituta.
K6 Kultur Kudeaketatik egitasmo honetan parte hartzeko interesa agertu duten Gipuzkoako kultur eta gizarte eragileek egindako proposamenak jaso ditugu. Gainera, paperezko jardueren programak braillez inprimatutako QR kode bat du, ikusmen desgaitasuna duten pertsonek jardueren liburuxka formatu irisgarrian deskargatzeko aukera ematen duena.
Egitarauak bisita gidatuak, erakustaldiak, kontzertuak, scape room-ak edo tailerrak biltzen ditu, besteak beste. Nabarmentzekoa da 2025ean eragile antolatzaileen kopurua %30 igo dela eta jardueren eskaintza %10 handitu dela.
Irisgarritasunari balioa ematen dion programa
Gipuzkoako Ondarearen Europako Jardunaldiek irisgarritasunaren aldeko apustua egiten dute edizio bakoitzean. Paperezko programaren azalak braillezko QR kode bat du, ikusmen urriko pertsonei eta itsuei programaren irakurketa errazteko diseinatutako PDF irisgarrira sartzeko. Dokumentu hori Gipuzkoa Kulturaren webgunean ere egongo da eskuragarri, euskaraz eta gaztelaniaz.
Bestalde, programa osatzen duten 123 ekitaldi baino gehiagori buruzko informazioak irisgarritasun-neurriei buruzko argibideak jasotzen ditu hirugarren urtez jarraian (ukipen-elementuak, braillea, zeinu-hizkuntza, irakurketa erraza, azpitituluak, etab.).
Helburua informazioa ahalik eta argien eskaintzea da, eta, horrela, zenbait gizarte-kolektibori gure kultura-ondareaz gozatzea eragozten dieten oztopoak ezabatzea.