Irisgarritasun kulturala

Ingurune, zerbitzu edo produktu baten irisgarritasuna hobetzeak herritar guztiei egiten die mesede.

Kultura-ekipamenduei eta museoi pertsona guztientzako espazioetarantz aurrera egiten laguntzen diegu, irisgarritasuna erakundean zeharka eta estrategikoki txertatuz. Dauden oztopoak hautematetik abiatuta, irisgarritasun-planak, sentsibilizazio-ekintzak egiten ditugu eta diseinu unibertsaletatik abiatuta, jarduera, proiektu eta erakusketa irisgarriak sortzeko aholkuak ematen ditugu.

  • Erakusketak eta zerbitzuak diseinu unibertsaletik
  • Irisgarritasun-diagnostikoak eta -planak
  • Formakuntzak, ikastaroak, lan-saioak
  • Gidak eta argitalpenak

Praktika kultural eskuragarriagoak
eta inklusiboagoak sortuz.

Ezagutu Irisgarritasun Kulturaleko proiektu gehiago

Argitalpenak sortzen ditugu

Ezagutu itzazu