KiB Gidak Kultur Inklusiboaren Bidean

Museoak guztiontzat

K6 Gestión Cultural eta Elkartu (Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Gipuzkoako Federazio Koordinatzailea) elkarteek elkarrekin egindako lanaren ondorioz, kultur eragileei zuzendutako gida hau hausnarketarako eta ekintzarako tresna gisa sortu da, kultur praktika eskuragarriagoak eta inklusiboagoak sortzen laguntzeko.

KiB (Kultur Inklusiboaren Bidean) gidak museoak pertsona guztien partaidetzarako gune ireki gisa kokatzeko duen beharrari erantzuten laguntzen du.

Gida praktiko honek kultura-ekipamenduen inguruko gizarte-aniztasuna identifikatzen eta horiei erantzuten laguntzen du; pertsona guztientzat nola diseinatu aztertzen du, museoetan jardunbide egoki horiek hartzeko jarraibideak eskaintzen ditu eta irisgarritasuna errazteko neurriak gomendatzen ditu fitxa praktikoen bidez.

Urtea: 
2019-2020

Babestu
Kutxa Fundazioa

Editatu:
K6 Kultur Kudeaketa eta Elkartu

  • Irisgarritasuna
  • Inklusibitatea

Gida praktiko honek kultura-ekipamenduen inguruko gizarte-aniztasuna identifikatzen eta horiei erantzuten laguntzen du; pertsona guztientzat nola diseinatu aztertzen du, museoetan jardunbide egoki horiek hartzeko jarraibideak eskaintzen ditu eta irisgarritasuna errazteko neurriak gomendatzen ditu fitxa praktikoen bidez.

  • Kulturaren sektoretik, K6 Kudeaketa Kulturalak aspalditik bultzatzen ditu museoa eta kultura-ondarea gizarte osoarekin lotzen dituzten praktikak eta proiektuak.
  • Gizarte-sektoretik, Elkartu elkarteak, bere ibilbide luzean, desgaitasun fisikoa duten pertsonak erabat gizarteratzearen eta gizartean parte hartzearen alde lan egiten du.
  • Elkarlanerako borondate horretatik abiatuta, proiektu hau epe luzerako prozesu ireki gisa planteatzen da, eta kultura- eta gizarte-eragileak gonbidatzen ditu lankidetza egonkor, lasai eta eraginkor bat irekitzera.

Gida hau Euskadiko gizarte-sektoreko elkarteen eta museoen lankidetzari esker egin da, baita Kutxa Fundazioaren laguntzari esker ere.