
I Beka Galbahe
Etnografia begirada garaikidearekin
PATRIM 4.0ren parte gara; Pirinioetako museoen, ekomuseoen eta ondarea interpretatzeko zentroen mugaz gaindiko sarea da. Pirinioetako kultura-ondarearen zentroak egituratzeko elementu bat eraikitzearen aldeko apustua egiten duena. Ondarean ezagutza sortzeko eta transferitzeko proposamen komunen gainean lankidetzan arituz, ondarea kudeatzeko eredu kolaboratibo, berritzaile eta iraunkor bat bultzatzen du.
Igartubeiti baserri museoarekin parte-hartzaile aktiboak gara 2017tik. Ordutik sareak eboluzionatu egin du eta bazkide berriak batu dira. Gaur egun, PATRIM 4.0 Hautes Pyrénees, Communauté des Communes Neste Barousse, Euskadi, Aragoi eta Kataluniako bazkideek osatzen dute.
Proiektua 2023tik 2026ra bitartean garatzen da, 1.364.663 euroko aurrekontuarekin eta INTERREG VI-A Espainia-Frantzia-Andorra Programaren 887.030,70 euroko finantza-laguntzarekin, hau da, EGEF funtsen % 65eko laguntzarekin.
Urtea: 2023
2023-2026
Web:
patrim.net
Kultur Programazioa
Produkzioa
Komunikazioa eta estrategia digitala
Edizioa
Kudeaketa