Migrazioak

Tokiko komunitatea, istorioen sortzaile aktiboa

Gutxi ezagutzen den errealitate historiko batetik, XIX. mendeko euskal emigraziotik, Migrazioak Proiektua garatu genuen Zumalakarregi Museoan. Leopoldina Rosa aldi baterako erakusketatik abiatu zen proiektu historiko eta sozial hau, ontzi honek Uruguaiko kostaldean egin zuen zeharkaldian eta hondoratzean oinarritua.

Kontakizun horretatik abiatuta, migrazio-prozesuei buruz hausnartzea planteatu genuen, hausnarketa zabalduz, XIX. mendearen azken laurdenean migratzaileak herri hartzaile ginenetik hasi eta gaur egungo migrazio-prozesuetara arte, guztiok migratzaileak garela baieztatuz.

Urtea:
2019tik gaur arte

Tokia:
Museo Zumalakarregi (Ormaiztegi)

Lamkidetzak:
Ikuspegi (Immigrazioaren Ikuspegi Behatokia)

Babeslea: Irizar

Bezeroa:Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Hezkuntza Proiektua
  • Topaketa egonkorrak komunitatearekin
  • Museo parte-hartzaileak
  • Kontakizun berriak
P1100797
P1090832
P1100089
P1100110

Aldi berean, migrazio-fenomenoa ikuspegi sozial eta pedagogikotik lantzea planteatu genuen, tokiko komunitatearekin programa egonkorrak zabalduz. Testuinguru horretan sortu zen, alde batetik, Migrazioak hezkuntza-proiektua, tokiko ikastetxeekin lankidetzan garatua, eta, bestetik, topaketa komunitarioko gune bat, migrazio-esperientziak modu parte-hartzailean partekatzeko, migratzaileekin eta migratzaile ez direnekin Bi programa horiek indarrean jarraitzen dute gaur egun.


ZM Cocinas del mundo 2019.20 99
ZM Cocinas del mundo 2019.20 16
ZM Cocinas del mundo 2019.20 119
ZM Cocinas del mundo 2019.20 55
ZM Cocinas del mundo 2019.20 64