Leopoldina Rosa

Gaur egungo istorio bat

Erakusketa honek migrazio fenomenora hurbilketa bat egitea du helburu, “guztiok gara migratzaile” esaldia baieztatuz.

Erakusketaren ardatz nagusia “Leopoldina Rosa” fragataren istorioa da. 1842an abiatu zen Baionako portutik, euskal jatorriko migratzailez beteta, eta Uruguaiko kostaldean hondoratu zen. Gertaera horrek XIX. mendeko euskal emmigrazioak eta gaur egun indarrean dauden migrazio-prozesuak aztertzea ahalbideratzen du.

Urtea:
2019

Tokia:
Zumalakarregi Museoa

Bezeroa:
Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Diseinua
  • Produkzioa
  • Muntaia
  • Programazioa eta ekitaldiak
  • Museografia
  • Narratiba
  • Ikus-entzunekoa

“Leopoldina Rosa: gaur egungo istorio bat” hiru esparru tematikotan banatuta dago. Dokumentuek, irudiek eta lehen perstonan kontatutako lekukotasunek ikus-entzunezko formatuetan bisitariek XIX. mendeko euskal migrazioaren fenomenora eta gaur egungora hurbiltzen dute.

  • Erabakia. Ametsa
  • Bidaia, itsasaldia
  • Iristea, harrera

Erakusketa migrazio fenomenora hurbilpena da, begirada XIX.mendean euskaldunak protagonista zituen emigraziotik abiatuz, ispilu gisa, egun, migrazio fluxu hauexen hartzaile garen orainaldira arte ikus-entzunezkoen bidez.

Egitura aldetik, museografia migrazio-mugimenduetako muga edo arresiak gogorarazten dituen egitura moduluetan oinarritzen da. Egiturak independenteak dira, sostegu beharrik gabeak, erakusketa ibiltaria izateko helburuarekin diseinatuak.

Modulu horiek elementu expografiko guztiak daramate: panelak, margoen erreprodukzioak, grabatuak, XIX. mendeko pertsonaien audioak eta gaur egungo bideoak.

K6 Gestión Cultural enpresak Zumalakarregi Museorako ekoiztu eta diseinatu zuen erakusketa hau. Erakusketak, Euskal Itsas Museoan ere bere ibilbidea izan du, kasu honetan,eta migrazioak itsasoarekin duen lotura bilatuz egokitu da.

Erakusketarekin batera, Migrazioak bitartekaritza-proiektua sortu genuen, Ormaizegiko komunitateko pertsonak programaren erdigunean jartzen dituen proiektua. Hezkuntza-proiektu bat eta gizarte-proiektu bat biltzen ditu.

Migrazioak hezkuntza-proiektuan, museoak ikasleekin lan egiten du migratzaile izateak zer esan nahi duen aztertzeko, eskolan eta museoan saioak eginez, ikasleek migrazio-fenomenoei buruz hausnartzeko.

Gizarte-proiektuan, tokiko komunitateak historiak eta edukiak sortzeko subjektu aktibo gisa duen rola planteatzen dugu, museoak bere tratamenduan duen erantzukizuna eta kultura-erakundetik ateratzeko beharra, prozesuei lotutako beste gako batzuk lantzeko.

Diseinua eta ekoizpena

  • Espazioaren sorkuntza, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabideetan.
  • Espazioaren antolaketa, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabideetan.
  • Erakusketa gidoiaren zuzendaritza, testuen edizioa.

Programazioa

  • Erakusketa dinamizatzeko programazioa, hainbat formatutan: kontzertuak, topaketak, mahai-inguruak, solasaldiak, tailerrak, online programazioa.