“Gipuzkoa”; zuzenago esanda “Ipuscua” hitza lehen aldian dokumentu batean agertu zeneko 1000 urteurrenean, Gipuzkoa lurraldeari buruzko kultur gogoeta bat erakusketa eremura eramatea izan da proiektu honen helburua.

Zumalakarregi Museoan ohikoa den bezala, aldi baterako erakusketa honek XIX. mendeko begirada eskainiko du. Izan ere, lurraldetasuna eta erakunde probintzialen sendotzea mende honetan osatu ziren.

Erakusketa honen helburu nagusia atmosfera barneratzaile bat sortzea izan da, bisitariari denboran atzera bidaiatzea ahalbidetzen diona.

Urtea:
2025

Tokia:

Zumalakarregi Museoa

Bezeroa:

Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Museo eta kultura-ekipamenduen kudeaketa
  • Irisgarritasun kulturala
  • Zumalakarregi Museoa

Argazkiak: Cantabrique studio

Erakusketa hau osatzen duten elementu museografikoak ez dira halabeharrez aukeratu. Ezta espazioaren diseinuari, grafikari eta, orokorrean, diseinuari lotutako gainerako ezer ere.

Erakusketako eduki museografikoei dagokionez, panel grafikoak jarri dira proiektuaren aurkezpenerako eta erakusketako hiru eremuak aurkezteko: bibliografia, kartografia eta ikonografia. Lona grafikoak ere jarri dira museoko fatxadan, erakusketaren sarreran eta Ikonografia eremuan aurkezten diren bost azpieremuetan.

Erakusketak hiru bitrina eta mapa interaktiboa, altzaria barne, ere barnehartzen ditu. Mapa interaktiboan, XIX. mendean sortutako udalerrien ikonografia mugatua islatu nahi izan da 50 herrietako irudiekin. Hauen kontsulta bi eratara egin daiteke pantaila taktil baten bidez: garaiko mapan geolokalizatuak edo guztiak aurkezten dituen galeria baten bidez.

Irisgarritasuna

Espazio diseinua antolatzeko, eduki gehienak, modu perimetralean banatu dira eta bitrinak espazioaren erdian kokatu dira. Kontutan hartu da irisgarritasuna ere, mugikortasun urriko petsonen zirkulazio egokia lehenetsiz.

Grafika erabakitzeko garaian, lerro grafiko irisgarri bat sortzea izan da helburua. Horretarako, tipografia argia eta irakurgarria hautatu da. Era berean, informazioaren hierarkiari esker, argi eta garbi identifika daitezke izenburuak eta azpitituluak testu-multzoekin batera. Halaber, testuaren ezkerrerako lerrokadura aukeratu da eta lerro arteko espazio egokia ere bai. Irisgarritasuna indartzeko kolore-gama kromatiko egokia hautatu da.

Atmosfera barneratzaile bat

Espazioaren diseinu orokorrari edo planimetriari dagokionez, proiektu honetarako atmosfera barneratzaile bat sortu nahi izan da, espazioaren kolorea erakusketak irudikatzen duen garaira egokituz, jatorrizko piezei protagonismoa emanez. Helburu horrekin hautatu da argiztapena ere, pieza bakoitza balorean ipiniz.

Hau guztia, beti bezala noski, bildumen prebentzio eta kontserbazioa bermatuz, eta ahalik eta irisgarritasun hoberenarekin. Une oro kontuan izan da erakusgai dauden obren antolaketa egokia eta segurua, bai bertikalean aurkeztu diren obrena, altuera eta ainguraketa egokia kontuan hartuta, eta baita horizontalean aurkeztu direnak ere, inklinazio maila zuzenarekin. Obren kontserbazio baldintzak betetzen dituen argiztapena jarri da.

Gipuzkoa behin betiko: Lurraldea XIX. mendean” erakusketa Ormaiztegiko (Gipuzkoa) Zumalakarregi Museoan ikusi daiteke, 2026ko urtarrilaren 4ra arte.