Hariak Sortzen belaunaldien arteko topagune bat eta memorian zeharreko bidaia kolektiboa proposatzen duen proiektua da; iragana eta oraina lotzen ditu entzute aktiboaren, ikerketaren eta sorkuntza partekatuaren bidez. 2017an sortu zen Museum Cemento Rezolan, Añorgatarrak proiektuaren bidez metatutako ikaskuntzak partekatzeko helburuarekin. Añorga auzoko ahozko memoria ikertu eta biltzeko proiektua da Añorgatarrak.
Hariak Sortzen proiektuaren helburua metatutako ikaskuntzak partekatzea eta haien hezkuntza-dimentsioa indartzea da, auzoko ikastetxea den Amassorrain Ikastolaren parte-hartzearen bidez.
Urtea: 2026
2026
Tokia
Museum Cemento Rezola
Kolaborazioak:
Amassorrain Ikastola y Gobierno Vasco
Web orria:
www.museumcementorezola.org
Hariak Sortzen ondare-hezkuntzako proiektu bat da, ahozko memoria ikertzea eta biltzea sustatzen duena. Ondare inmaterialak hezkuntza-potentzial handia duela sinetsita sortu zen, eta komunitate-identitatea indartzeko, belaunaldien arteko loturak sortzeko, herritar kritiko eta konprometituak sustatzeko eta esperientzia zuzenean oinarritutako ikaskuntza aktiboa bultzatzeko oinarrizko tresna dela ulertzen du.
Hariak Sortzen proiektuak entzutea jartzen du prozesuaren erdigunean, ikasleen benetako interesetatik abiatuz eta azken emaitzaren gainetik hezkuntza-esperientzia, topaketa eta hausnarketa lehenetsiz. Izan ere, ahozko memoria tresna pedagogiko indartsua da hurbiltasunetik eta konfiantzatik lantzen denean.
Belaunaldien arteko eta komunitate-ikuspegia
Horretarako, funtsezkoa da proiektu osoan zehar belaunaldien arteko eta komunitate-ikuspegia ardatz nagusi gisa mantentzea, ikasleei laguntza emozionala eskainiz eta erabakiak hartzeko prozesuetan ahotsa emanez.
Baina proiektua ez litzateke ulertuko ingurune eta herritarrentzako itzulera publikorik gabe. Horregatik, Hariak Sortzen proiektuan ezinbestekoa da komunitateari protagonismoa ematea, ezagutzaren eramaile gisa aitortuz eta Añorgako herritarrak ondarearen eragile aktibo gisa ikusgarri bihurtuz.
Hasieratik, belaunaldiak lotzeko, komunitate-identitatea indartzeko eta ondarea hezkuntza-esparrura hurbiltzeko tresna eraginkorra dela erakutsi du Hariak Sortzenek. Bere eragina ikasleengan, auzoko parte-hartzaileengan eta museoan bertan antzematen da; izan ere, horrela sendotzen du bere kultur eta gizarte-eragile rola.
“Jardunbide Egokien Eskuliburua. Hariak Sortzen” argitalpena Museum Cemento Rezolaren eta Añorgako hezkuntza-komunitatearen esperientzian oinarrituta sortutako gida da.
Deskargatu hemen eskuliburua: Hariak Sortzen.
Ondare immaterialak hezkuntza-potentzial handia du, eta ezinbesteko tresna da herritar kritiko eta konprometituak eraikitzeko, baita pertsonak eta kultura-inguruneetan zuzenean bizitako esperientziak ardatz dituen pedagogia aktiboa sustatzeko ere.