Loiolako Santutegiko kanpoko seinaleak berritu dira proiektu honetan. Azpeitiko (Gipuzkoa) leku berezi honen arduradunek multzo historikoaren inguruan dauden kanpoko panelak berritzeko beharra ikusi zuten.
Denboraren joan-etorriak eta seinaletika elementuak kanpoan kokatuta egoteak hondatu egin ditu azalpen mahaiak eta kartelak. Aurreko instalazioen berezko estiloari eutsiz, baina grafika argiago batekin, kokapen guztien airetiko argazki batekin eta osagai berriak gehituta, QR kodeak, esaterako, jarri diren totem bertikal berriak, erakusmahaiak eta errotulazioa eta kartelak modernoagoak dira, egungo beharretara gehiago egokitzen direnak, eta batez ere, irisgarriagoak.
Urtea:
2025
Lekua
Loiolako Santutegia (Azpeitia, Gipuzkoa)
Bezeroa
Iraurgi Berritzen