MuseumLAB 02

Artxibotik gorputzera

Otsailaren 27an MuseumLABeko bigarren edizioaren aurkezpena egin zen Museum Cemento Rezolan. Programa honen helburua, MuseumLAB esperimentazio eta ikaskuntza partekaturako gunea bilakatzea da, praktika artistikoak belaunaldi berrietara hurbiltzeko helburuarekin. Gazteek, artistek museoen erakusketetan jokatzen duten papera ulertzea ere bilatzen du proiektuak, eta horretarako museoaren erabilera sustatzen du MuseumLABek.

Bigarren edizio hau “Artxibotik gorputzera” izenburupean egin da eta Sahatsa Jauregi izan da proiektua gidatu duen artista. Sahatsa Jauregi eta museoa, Lasarteko Oriarte Institutuko DBH3ko ikasleekin aritu dira elkarlanean proiektua gauzatzeko, museoko artxiboan aurkitutako dokumentu historikoei esanahi berriak emateko modu desberdinak aztertuz.

Urtea: 2025
2026

Tokia
Museum Cemento Rezola

Kolaborazioak:
Sahatsa Jauregi

  • Kultur bitartekaritza
  • Topaketak eta jardunaldiakTopaketak eta hitzaldiak
  • Kultur programazioa
  • Kultur bitartekaritza

Irudiak: Cantabrique

DSC03083 scaled
DSC03072 scaled
DSC03077 scaled
DSC03074 scaled
DSC03088 scaled
DSC03091 scaled

2023an izan zuen hasiera MuseumLAB programak, hezkuntza arloari zuzenduta dagoen eta bi urtean behin egiten den proiektua bilakatuz, eta gazteak museoen mundura gerturatzea eta lan kolaboratiboaren bidez praktika kulturalen sorkuntza sustatzea ditu helburu. Bigarren edizio honetan, proiektua azaroa eta abendua bitartean gauzatu da, ikasleak parte hartu duten lau saioren bidez.

Proiektuaren saioak

Bi hilabete iraun duen proiektu honetan, Lasarteko BHIko Oriarte institutuko ikasleek lau saio egin dituzte guztira. Lehenengo saioa, ikasleak artxiboekin harremanetan jarriz abiatu zuten, batetik, museoko artxiboarekin eta bestetik, Sahatsaren artxibo artistikoarekin. Ondoren, collageak, gorputz berriak eta kontakizun berriak sortu zituzten museoaren artxiboko irudiak erabiliz. Bigarren saioan, gorputz berrien konposizioak hautatu zituzten, hiru dimentsiotara eramateko, eta, aukeratu ondoren, hurrengo saiorako argazkiak atera zizkieten.

Hirugarren saioan, aurrez egindako gorputz-konposizioetan oinarrituta egin zuten lan, eta hainbat eskalatara eraman zituzten. Prozesu horren bidez, hainbat euskarritan zatikatutako silueta berriak sortu zituzten. Saioa amaitzeko, irudi horiek moztu eta beltzez margotu dira. Proiektu honi amaiera emateko, MuseumLABen bigarren edizioan garatutako esperimentazio, hausnarketa eta sorkuntza kolektiboko prozesu osoa irudikatzen duten hainbat argazki eta konposizio sortu ziren.
Este proyecto se cerró con la creación de diferentes fotografías y composiciones que representan todo el proceso de experimentación, reflexión y creación colectiva desarrollado en la segunda edición de MuseumLAB.

MuseumLAB 02ren aurkezpena

Proiektuaren aurkezpena, otsailaren 27an egin zen. Proiektuan parte hartu duten protagonista guztiak egon ziren bertan: Sahatsa Jauregi, aurten proiektuaren gidaritza izan duen artista, Amaia Llorente museoko arduraduna eta proiektuan parte hartu duten Oriarte ikastetxeko ikasleak. Topaketan, partaideek beraien esperientziak, sentsazioak eta prozesuan zehar egindako lana partekatu zituzten. Proiektuak eman duenarekin erakusketa bat dago ikusgai Museum Cemento Rezolan, publikoari irekita.