Museum Cemento Rezola

Museum Cemento Rezola

25 aniversario

Zementuari buruzko ezagutza zabaltzeko gune paregabea da Museum Cemento Rezola. Donostiako Añorga auzoan dago eta 2000. urtean ireki zuten. 25. urteurrena ospatu berri du. Ubicado en el barrio Añorga de San Sebastián y fundado en el año 2000, acaba de celebrar su 25 aniversario.
Aurten 175 urte bete dira Jose Maria Rezolak “Itxaropena” errota Cementos Rezola fabrika bihurtu zuenetik. Eta jatorri hartatik sortu zen museoa, fabrikaren 150. urteurrenaren oroitzapenetik. Auzoko eskola zaharrak ateak ireki zituen berriro museo bihurtuta, eta hezkuntza-lanari jarraipena eman zion proiektu kultural, berritzaile, erakargarri eta inklusibo berri batekin.

Urtea: 2025 – 2026
2025

Tokia:
Museum Cemento Rezola

Bezeroa:
Heidelberg Materials

  • Irisgarritasun kulturala
  • Aholkularitza eta gizarte berrikuntza
  • Erakusketen diseinua eta museografia
  • Kultura-bitartekotza
  • Kultur programazioa

Hasieratik, Museum Cemento Rezolaren helburua zementuaren bilakaera historikoa eta garapen sozioekonomikoan izan duen eragin sakona erakustea izan da, industria-ondarearen zabalkundean aitzindari izanik. Baina museoak Añorgako historia eta kultura ditu ardatz.

25 urte hauetan, Museum Cemento Rezolak 60 erakusketa eta 188.000 bisitari baino gehiago hartu ditu, eta garai bakoitzeko erronketara eta bisitatzen duen publiko anitzaren beharretara egokitzen jakin du. Era berean, programazioa anitza da, etorkizuneko erronkei ingurumen eta gizarte iraunkortasunaren ikuspegitik erantzuten diena, aldi baterako erakusketen, tailerren eta programen bidez.

Baina Museum Cemento Rezola ez litzateke berdina izango Añorgako komunitaterik gabe. Hasieratik, museoak tokiko ondare materiala eta ez-materiala kontserbatzea eta balioestea sustatu du, baita gizarteko hainbat kolektibori jarduerak eskaintzea ere, kulturarako sarbide unibertsala eskaintzeko helburuarekin.

Komunitatea

Museo hau ez da museo konbentzionala. Museum Cemento Rezola barrura begiratzeko joera duen museotik urruntzen da, kide den, parte hartzen duen eta museoa eraikitzen duen komunitateari irekita baitago.

Museo bateko erakusketan, auzo bateko bizilagunen kontakizunak protagonista bihurtzea ez da ohikoena izaten. Museum Cemento Rezolan, ordea, hala eman da.

Añorgatarrak izeneko Memoria Industriala berreskuratzeko proiektu baten pean, auzokide horien ahotsak erakusketa batean sartu dira; izan ere, 2010az geroztik, museoak auzoaren ahozko memoria biltzen du, Cementos Rezola fabrikari eta haren inguruari lotutako pertsonen bizipenen bidez.

Añorgatarrak proiektuko ahots horiei Amassorrain Ikastolako txikien ahotsak gehitu behar zaizkie Hariak Sortzen ondare sentsibilizazioko proiektuaren bidez. Proiektu horretan, urtero, ikasleak erakusketa bateko komisario bihurtzen dira, eta bertan herritarrak dira izarrak.

Museumlab da Museum Cemento Rezolak bultzatzen duen beste proiektuetako bat. Museoa esperimentaziorako eta ikaskuntza partekaturako gune gisa sustatu eta aktibatu nahi du, lengoaiak eta jakintzak aztertuz, ondarearen eta artearen esparruen artean, belaunaldi berriak prozesuan inplikatuz.

Ezin dugu aipatu gabe utzi Ondarebizia, ondarea sentsibilizatzeko proiektua, herritarrak ondarearen inguruan sentsibilizatzen lagunduko duten sektoreko eragileen arteko lankidetza- eta partaidetza-kulturak aktibatzea helburu duena.

Eskerrik asko 25 urte hauengatik

25 urte hauek ez lirateke berdinak izango Añorgako bizilagunen, komisarioen, museoaren laguntzaileen eta sektoreko enpresen lankidetza, parte-hartze eta inplikaziorik gabe, besteak beste, erakusketa, proiektu, jarduera eta ekintzetan parte hartu dutenak izan baitira, banaka zein taldean.

Eskerrik asko guztioi!