Erakusketa honen bitartez ikusi ahal izango dugu nola lagundu zuen Ormaiztegiko enpresa-ekimenak batzeak Goierriko eskualdeko garapen industrialean.
Hiru eremutan egituratua, erakusketa honek Ormaiztegiko enpresa-garapenaren ezaugarriak erakusten dizkigu; XIX. mendean emandako aurreneko pausoetatik, Bainu Etxearekin eta zubibidearen eraikuntzarekin, tailerrak oraingo enpresa-ekimen bihurtzeraino.
Urtea:
2017
Tokia:
Zumalakarregi Museoa
Bezeroa:
Gipuzkoako Foru Aldundia
Kolaboratzailea:
Elgoibarko Makina Erremintaren Museoa
Dokumentazio-lan handi batekin hasi zen proiektua; museoko taldeak Ormaiztegiko familiekin eta enpresekin aurrera eramandako lana izan zen hura, eta horrela berreskuratu ziren dokumentuak, objektuak eta materialak, erakusketa honetarako laga zirenak.
Jasangarritasuna
Euskarrien eta bitrinen diseinua material iragankorrekin egin zen ?erraz birziklatu daitezkeen materialak, esate baterako, kartoia, papera eta abar? giro gogorarazle bat sortuz.
Diseinua eta ekoizpena