Baserria, oroimenaren eta landa-ondarearen sinbolo bizi da, leku ezin hobea kulturak, bitartekaritzak eta praktika tradizionalen berreskurapenak egungo erronkei aurre egiteko tresnak nola eskaini eztabaidatzeko.
Hori dela eta, lehen sektoreko profesionalen, artisauen, kultura-bitartekarien eta herritar interesatuen arteko topaketa eta hausnarketarako gune bihurtuko da Igartubeiti Baserri Museoa otsailaren 19an, PATRIM 4.0 proiektuaren baitan egingo den “Lurraldea, tradizioa eta transmisioa” topaketan.
Urtea: 2025
2026
Lekua
Igartubeiti Baserri Museoa
Landa munduak bidegurutze bat bizi du gaur egun: nekazariek, artzainek eta landa-komunitateek erronka handiei egin behar diete aurre — klima-aldaketa, despopulazioa, belaunaldi-erreleborik eza, elikadura-subiranotasunaren galera —, eta mendeetan zehar lurraren zaintza eta ekosistemen jasangarritasuna bermatu zuten antzinako jakintza eta egiteko modu asko desagertzeko arriskuan daude.
Igartubeiti Baserri Museoan egingo den topaketa honek kultura, artisautza, nekazaritza eta artzaintza elkarrizketan jarriko ditu, jasangarritasunaren eta jakintzaren transmisioaren alde. Egunean zehar, solasaldiak eta eztabaida-mahai bat egongo dira, begiradak gurutzatzeko: lurra eta abereak lantzen dituztenen esperientzia, eta errealitate horiei ahotsa eman eta oroimena bizirik mantentzea bilatzen duten proposamen kultural eta artistikoak.
Horregatik, topaketa etorkizuneko bideak elkarrekin entzuteko, partekatzeko eta ereiteko gonbidapen bat da, iraganeko sustraietatik abiatuta.
Topaketa
“Lurraldea, tradizioa eta transmisioa” topaketa jardunaldiaren aurkezpenarekin hasiko da, eta jarraian, Zurartean Txalaparta Elkartearen eskutik, txalaparta performance bat ikusi eta entzun ahalko da. Lehenengo hitzaldia Biziola kooperatibak eta Josebe Blanco artzain eta idazleak emango dute, eta “Etorkizuna ereitea: nekazaritzaren eta artzaintzaren indarra” izango dute mintzagai.
Zumitzi Sakigintzako Itziar de la Granjak eta Ecomuseu de les Valls d ‘Aneu eta PATRIM 4.0-ko Jordi Abellak hartuko dute lekukoa, lanbide tradizionalei buruz hitz egiteko. Etenaldi labur baten ondoren, Laurita Siles, Mutur Beltzeko artista eta sortzaileetako bat, eta Sandra Clivillé, artilearen artisaua eta Maduixagorria markaren sortzailea, artileaz eta artzaintzaz mintzatuko dira ondare bizi gisa.
Topaketari amaiera emateko “Lurra, kultura eta jakinduria: lurraldea, sustrai partekatu gisa” izeneko mahai-ingurua egingo da. Bertan Goizane Alvarezek (Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kiroletako foru diputatua), Andrea López Azconak (Kultura eta Herritarrak. Kultura Ministerioa), Biziolak (Goierriko Nekazarien Kooperatiba), Laurita Silesek (artista eta Mutur Beltzeko sortzaileetako bat) eta Jordi Abellak (Ecomuseu de les Valls d ‘Aneu eta PATRIM 4.0) parte hartuko dute. Mahaiaren dinamizatzailea Onintza Segurola kazetaria izango da. La dinamizadora de la mesa será la periodista Onintza Segurola.