Larraulgo Ekomuseoaren berrikuntza

Museo bat autobisitagarri bihurtzea

Proiektu honen helburua Larraulgo Ekomuseoa eguneratzea eta teknologia eta erreminta berriez doitzea izan da. Aurerrantzean, bisitariak erreserba eta bisita modu autonomoan egin ahal izango ditu. Hori ahalbidetzeko webgune berri bat eta erreserba sistema berri bat jarri dira.

Horrez gain, museoa erabat egokitu da irisgarritasunari dagokionez. Berritu diren paneletan eta gehitu diren euskarri digital eta ikus-entzunezkoetan. Panelak berritzerakoan kontrasteak, koloreak… kontuan hartu dira irisgarritasuna bermatzeko. Kontakizuna ere eguneratu da testuetan zein bestelako euskarrietan, eta segurtasuna areagotu da, bai bisitariena eta bai bertan erakusgai dauden piezen iraunkortasuna bermatzeko ere.

Urtea:
2025

Tokia
Larraulgo Ekomuseoa (Larraul)

Bezeroa
Larraulgo Udala

  • Irisgarritasun kulturala
  • Erreserben online kudeaketa
  • Museografia
  • Berrikuntza

Argazkiak: Cantabrique Studio

Larraulgo Ekomuseoa berritzeko proiektu integralak autonomia, irisgarritasuna eta segurtasuna eskaintzen dizkio bisitariari.

Erreserbak egiteko eta museoa bisitatzeko autonomia; izan ere, interesa duen edonork erraz egin dezake erreserba, museoaren beraren web orri berrituaren bidez. Sarreran instalatu den QR-s sistemari esker ere in situ egin ahal izango da erreserba. Sarreran instalatu den QR-s sistemari esker ere in situ egin ahal izango da erreserba.

Museografiaren esparruan, edukiak egokitu dira, euskarri digitalak eta ikus-entzunezko piezak gehitu eta berritu dira eta hobekuntzak egin dira paneletan, kontrasteak, koloreak… kontuan hartuta, irisgarritasun hobea lortzeko.

Segurtasunari dagokionez, bisitariak eta erakusgai dagoen ondare baliotsua babesten dituen sistema bat instalatu da, epe luzera piezen kontserbazioa ere bermatuz.

Larraulgo Ekomuseoa gune autonomo, moderno eta ireki gisa birsortu da proiektu honi esker, interesa duen edonori landa-bizitzaren eta tokiko kulturaren aberastasuna modu atsegin eta argian hurbiltzen diona.