2025. urtea mugarri historikoa izan zen gure lurraldean, mila urte bete ziren Ipuscua lurraldearen lehen aipamen dokumentatua egin zenetik. Urteurren hori ospatzeko, Euskal Itsas Museoak Gipuzkoako itsas historia eta tresna digital berriak uztartzen dituen proiektua argitaratu du, ‘Ipuscua 1025-2025‘ izenpean.
Proiektuaren ardatza mapa interaktibo bat da; gure kostaldeko herri eta monumentu garrantzitsuenak esploratzeko diseinatua dagoena. Modu honetan, duela mila urteko bizimodua sakonago ezagutzeko aukera izango dugu.
Urtea: 2026
2025
Tokia:
Euskal Itsas Museoa
Kolaboratzaileak:
Aitor Izagirre
Mapa interaktiboaren bitartez, Euskal Itsas Museoak Gipuzkoaren lurralde-formakuntza sakon ezagutzera gonbidatzen du. Baliabide digital honek, XI. eta XII. mendeetako dokumentuetan aipatutako funtsezko guneak geolokalizatzeaz gain, herri bakoitzeko itsas jarduerek izandako garrantzia azaltzen du. Modu honetan, itsasoarekiko harremanak eta itsas bizitzak Gipuzkoako politika eta lurralde-egitura hasieratik moldatzerakoan jokatu duten papera ulertu ahal izango dugu.
Proiektuaren kolaboratzaileak
Ander Izagirre kazetaria izan da datu teknikoei bizitza eman dien pertsona. Izagirre arduratu da argazkiak ateratzeaz, testigantzak biltzeaz eta toki garrantzitsuenak geolokalizatzeaz; horrela, Gipuzkoako historia modu hurbilago eta berritzaileagoan ezagutzera gonbidatzen gaitu.
Bizi historia bertatik bertara
Esperientzia digitalaz gain, Euskal Itsas Museoak historia lehen pertsonan bizitzea proposatzen du, bisitariak herri eta toki esanguratsuetara eramanez hainbat ibilbideren bidez. Ibilbide horiek hainbat leku garrantzitsu zeharkatzen dituzte gipuzkoako kostalde osoan zehar.
Bisitariak leku aipagarriak aurkituko ditu bertan, hala nola: duela mila urteko Erdi Aroko testuetan aipatutako lekuak eta aztarna arkeologiko garrantzitsuak gordetzen dituzten enklabeak, hamar mendeko igarobideari eutsi dioten elementu arkitektonikoekin batera