Igartubeiti Baserri Museoa kultur gune aktiboa da, XVI. mendeko baserri batek eta interpretazio zentro batek osatua. Bere programen bidez, euskal gizartearen herentzia kulturala transmititzen du gaur egungo ikuspegitik. Bere kokapenak eta arkitekturak leku hau espazio paregabe bihurtzen dute
Museoaren komunikazioa modu integralean kudeatzen dugu, lurraldean duen posizionamendua indartzeko, publiko berriengana iristeko eta gaur egungo tradizio eta praktika sortzaileen inguruko eraikuntza berrien sorkuntzan erreferente gisa kokatzeko.
Urtea: 1991tik gaur arte
Bezeroa
Gipuzkoako Foru Aldundia
Museoa:
Igartubeiti baserri museoa
Museoa eta bere jarduerak ezagutarazteko komunikazio planak egiten ditugu. Zentroaren estrategia digitala sortu, martxan jarri eta haren errendimendua neurtzen dugu.
Igartubeiti Baserri Museoaren komunikazioa bat dator ildo estrategikoekin, edukiekin, mezuekin, kanalekin eta tonuarekin, eta berezko ahotsa ematen diote.
Horren ondorioz, Igartubeiti Baserri Museoaren garrantzia egunetik egunera handitzen ari da, eta horrek bisitari kopurua handitzea dakar, sare sozialetan etengabe hazten ari den ospea eta, azken batean, museoaren espazio fisikotik haratago doan online komunitatea.