Igartubeiti Baserri Museoa euskal gizartearen herentzia kulturala gaur egungo ikuspegitik transmititzen duen gune kultural aktiboa da. Kultura-ondarearen hezkuntza-, sormen- eta gizarte-ikuspegitik gizarte-eraldaketa iraunkorra sustatzen duen espazioa.
Ondarearen tratamenduan ikuspegi garaikidea eta sortzailea hartuz, eta gizartearen behar eta interes berriak identifikatuz, ikuspegi eta harreman berriak ezartzen ditu ingurunearekin, hainbat kultura-eragileren eta proiekturen konplizitatearekin eta lankidetza zuzenarekin.
Igartubeiti Baserri Museoaren webgunea