Txosten honek kultura inklusibo baterantz aurrera egiten laguntzen du, Euskadiko museoen irisgarritasun-egoeraren erradiografia orokor baten bidez. Hortaz, diagnostiko honen lehen urratsa ibilbide-orri bat taxutzea da, pertsona guztien kultura-irekiera eta -partaidetza bermatzeko. Museoan eskuragarri dauden neurriei buruzko gomendioekin osatu da txostena.
Diagnostikoa, Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzailearekin lankidetzan egin da. Erabilitako metodologia kualitatiboa eta kuantitatiboa izan da, hainbat fase eta prozesuren bidez. Fase eta prozesu horietan, besteak beste, dokumentazioa, behaketa aktiboa, bisitak eta landa-lana, balorazio teknikoa eta ebaluazioa landu ziren, galdetegiak, elkarrizketak eta diagnostiko-fitxa teknikoak oinarri hartuta, besteak beste.
Urtea:
2020
Tokia
Museos de Euskadi (39)
Bezeroa:
Eusko Jaurlaritza
Irisgarritasuna
Inklusioa

Hori guztia bisitariaren esperientzia kontuan hartuta, museoaren irisgarritasun-kateari dagokionez eta arlo horretan indarrean dagoen lege-esparruari dagokionez.
Aholkularitza