Curso de Verano EHU

Udako ikastaroa

Arkitektura beste diziplina artistiko batzuetatik

“Arkitektura argazkilaritza: fikzioak eta errealitateak” EHU-ko udako ikastaroen antolaketa Euskadiko Arkitektura Institutuan. Ikastaroaren helburua arkitektura beste diziplina artistiko batzuetatik sustatzea izan da, kasu honetan argazkilaritzaren bidez.

Udako ikastaro honek argazkigintzari eta arkitekturako dokumentazioari buruzko ikuspegi berezia eskaintzea izan du helburu, argazkigintza arkitektonikoko profesionalen ikuspegi praktikoa eta artista bisualen hurbilketa kontzeptuala uztartuz. Artista horien ikuspegia eraikitako espazioetan eta hirian oinarrituta dago.

Urtea: 2025
Lekua Euskadiko Aritektura Institutua
Kolaboratzaileak:
Rubén Alcolea, Adrià Goula, María Bleda, José María Rosa, Aitor Ortiz, María Azkarate, Peru Izeta

Argazkiak: Mikel Blasco

 

  • Topaketak eta jardunaldiakTopaketak eta hitzaldiak
  • Euskadiko Arkitektura Institutua
  • Museo eta kultura-ekipamenduen kudeaketa
  • Ikastaroak
  • Ponencias
Curso de Verano IAE
Curso de Verano IAE
Curso de Verano IAE
Curso de Verano IAE

Udako ikastaro honen formakuntza programa hitzaldi eta lantegi ezberdinen inguruan egituratu da, arkitektura argazkilaritza ikuspegi anitzetatik jorratzen dutenak. Hala, bi jardunaldi osagarritan garatu den formakuntza saio honek, arkitektura argazkilaritzari buruzko esperientzia oso bat edukitzeko aukera eman die partehartzaileei.

Ikastaroaren lehen zatian tailer bat egin da, non partehartzaile bakoitzak bere argazki kamara eraiki ahal izan duen. Horrek, kameren funtzionamendua nolakoa den ulertzeko aukera eman die, eta hala, argazkilaritzaren oinarrietara modu zuzenean gerturatzekoa.

Bigarren zatia, berriz, hitzaldi teorikoetan oinarritu da, sektoreko profesional entzutetsuen esperientziak entzun eta arkitektura argazkilaritza ikuspegi eta prespektiba anitzetatik ulertu eta ezagutu ahal izateko.

Udako ikastaro hau Rubén Alcolea arkitektoaren ideia izan da, arkitekturan doktorea eta Roger Williams Universityko irakasle katedraduna, eta EAIko kudeatzailea den K6 Kultur Kudeaketak garatu du kultur programazioa zerbitzuaren barruan.

Formakuntza obren irudikapen bisualaren arteko harremanei buruz gehiago jakin nahi duten arkitektoei eta argazkilariei zuzenduta egon da.