Basterretxea eta zementua. Presa de Arriaran.

Artea, zementua eta arkitektura elkarrizketan

Nestor Basterretxearen jaiotzaren mendeurrena dela eta (1924-2014) antolatu diren ekintzekin bat egin du Museum Cemento Rezolak, “Basterretxea eta zementua. Presa de Arriaran” erakusketarekin. Euskal artistak zementuarekin egindako lana ezagutarazi eta nabarmendu nahi da erakusketa honekin.

Urbidea eskultura-multzoak artistak garatu zituen interes eta forma sortzaile gehienak barnehartzen ditu, eta bolumetriekiko etengabeko interesa islatzen du eskulturaren eta arkitekturaren arteko dikotomia argi batean.

Urtea:
2025

Tokia
Museum Cemento Rezola

Lankidetza:

Elosegi eta Basterretxea familiak

  • Museografia
  • Irisgarritasun kulturala
  • Museo eta kultura-ekipamenduen kudeaketa
  • Museum Cemento Rezola

Argazkiak: Cantabrique Studio

Obraren maketak, aurretiazko diseinuak, tokiko argazkiak eta artistak egindako zirriborroak ikusi daitezke erakusketan. Bermeotarrak zementuarekin egindako lan artistikoari buruzko diskurtsoaren beste adibide esanguratsu batzuekin osatzen da erakusketa.

Bere material kutunenetako bat ez izan arren, oraingoan agerian utzi nahi da euskal sortzaileak zementuarekin eta hormigoiarekin egindako lana. Material horiekin eman zion forma bere sormenari, eta perspektiba eta lengoaia berriak landu zituen, etengabeko esperimentazioaren barruan lan egiteko modu desberdinak aztertzeko aukera eman ziotenak.

Museografiari dagokionez, erakusketako protagonistak maketak, argazkiak, marrazki originalak eta eskultoreak obrari buruz utzi zituen pentsamenduak dira, eta panelak eta kartelak horien lagungarri dira.

Multzo eskultorikoaren eraikuntzaren oroigarri bat da erakusketa, enkofratua eraikitzeko erabiltzen den egurrezko bilbadura bat, espazioa definitzen duen elementu bat da, eta bi gunetan banatzen du erakusketa: lehen guneak obraren eraikuntzaren historia erakusten du; eta bigarren gunean eskultura erakusten da, artistak egindako maketa, argazki eta zirriborro originalen bidez.

“Basterretxea eta zementua. Presa de Arriaran “erakusketa ibiltaria da, eta erakusketa-grafiko irisgarria du.