Elkarrizketa Pedro G. Romerorekin
Joan den 2024an, Pedro G. Romero gonbidatu genuen Zumalakarregi Museoan abian jarri dugun “artxibo praktikak” ekimenean parte hartzera. Esperientzia horren emaitzaren aurkezpena baliatuta, hain zuzen “Scenario. Zorraren Z” erakusketa baliatuta, Pedro G. Romerorekin mintzatu gara arteari buruz, artistak kultura-erakundeetan betetzen duen zereginari buruz,museoetako artxiboei buruz edo kultura-erakundeetan begirada aldatzeari buruz.
Pedro G. Romero (Aracena, Huelva, 1964) ikertzailea, komisarioa eta editorea da, eta artista gisa dihardu 1985etik. Joan den irailean, Zumalakarregi museoan aurkeztu behar zuen lan berria prestatzen ari ginela, 2024ko Arte Plastikoen Sari Nazionala eman ziotela jakin genuen.
Egin duen ibilbide oparoan, bere lanak ikusi ahal izan dira Kassel-eko dokumenta erakusketan (2017), Bergen Assembly arte zentroan (2019), Reina Sofia museo nazionalean (2022), Es Baluard museoan (2023), Sidney eta Coimbrako bienaletan (2023). Era berean, komisarioa izan da IVAMeko ‘Popular’ erakusketan (2023-2024), Donostia 2016ko ‘Bake Ituna’ erakusketan (2016), ‘Máquinas de Vivir’ proiektuan (2017), edo ‘Aplicación Murillo’ erakusketan (2018), baita São Pauloko bienalean ere (2014). Como comisario cabe destacar la exposición ‘Popular’ en el IVAM (2023-2024), ‘Tratado de Paz’, para Donostia 2016 (2016), ‘Máquinas de Vivir’ (2017), o ‘Aplicación Murillo’ (2018), así como en la Bienal de São Paulo (2014).
Zumalakarregi museoko artxiboan zenbait hilabete lanean eman ondoren, eta beste kultura-erakunde batzuekin duzun harremana kontuan izanik, nola ikusten duzu artearen arloko profesionalen eta museoaren arteko harremana?
Konplexua da. Izatez, Archivo FX proiektua egiten hasi nintzenean —nire lanaren barruko proiektu adierazgarria—, proiektuak zerikusia zuen oso agerikoa egin zitzaidan ideia batekin: artistok ia ez genuela zeresanik abian jartzen genuen lan sinbolikoaren banaketan, ezta gure obraren esanahian ere.
Zer zentzutan?
Komisarioek edo erakundeek obrak hartzen zituzten, eta obra horiek gauza askotarako balio zezaketen; pieza berak testuinguru batean edo kontrakoan erabiltzen ziren. Hortaz, hasiera batean eta oso modu intuitiboan, Archivo FX proiektuarekin, nire ideia zen erakunde moduko bat sortzea.
Eta Archivo FX proiektuak nola lagundu zuen erakundearekiko erlazio hori aldatzen?
Archivo FX proiektua bera erakunde bat zen batik bat; hartara, beste erakunde batek deitzen zidanean, nolabaiteko parekotasunean jarduten genuen, erakundeen arteko negoziazioa ezartzen baitzen, eta ez hainbeste artistaren eta erakundearen arteko negoziazioa. Proiektu bat egiteko ituna egiten zuten bi erakunde ziren. Eran dos instituciones que pactaban para hacer un proyecto. Ildo horretan, beti iruditu izan zait, artea edo dena delakoa egiten dugunean, gure keinuekin eta gure jardunbidearekin zerikusia duen zerbait egiten dugula, beti jardun eratzailea dela.
Azal dezakezu jardun eratzaile horiek nolakoak diren artean?
Artistak obra bat sortzen duenean, azken batean eraiki egiten du, erakunde dei dakiokeen zerbaiten oinarriak jartzen ditu. Mito bat da artista basatitzat hartzea, eta erakundea poliziatzat, hau da, artista gaizkile bat balitz bezala kontrolatzen duen erakundetzat. Egia esan, artistak gaizkileak baino gehiago poliziak gara; tailerrak ematen ditudanean horixe esaten diet belaunaldi gazteei. Eta antzekotasun horri jarraituz, zentzu askotan, artistek gauza bat egiteari edo beste bat egiteari buruzko erabakiak hartzen ditugunean, erabaki
horiek garrantzi handia dute. Izatez, komisario hitza erabiltzea ez da kasualitate hutsa, poliziaren ideiarekin zerikusia du. Louvre Museoaren atean zeuden eta museoan zer material sartzen zen eta zer ez erabakitzen zuten aduana-komisarioetatik dator izena. Eta, nolabait, artista zaren aldetik, hobe da poliziaren zerbait duzula jakitea, egiten dituzun keinu moten gaineko eta jokoan jartzen dituzun irudi, ekintza eta hitzen katearen gaineko ardura izango baituzu. Ardura horrek ikusarazten dizu zure jardun hori eratzailea dela, gauzak eraikitzen amaituko dela, ez dela fantasia bat…
Eta, zure iritziz, nondik etor daiteke kultura-erakundea poliziatzat eta artista basatitzat eta kontrolatu beharreko gaizkiletzat hartzen duen mitoa?
Zerikusia du artista irudimenarekiko nolabait bitartekari izatearekin. Irudimen hori ez da berea, nahiz eta tematzen garen artista heroi gisa eraikitzen, nahiz eta tematzen garen kontzientzia edo eldarnioa, edo irudimena, besteak beste, dituen sortzaile erromantiko gisa eraikitzen. Aitzitik, iruditeria hori komuna da; artistak, azken batean, iruditeria hori administratzen du. Erakundeak produkzio artistikoa administratzen duen moduan, administratzen du artistak jatorrizko iruditeria.
Ildo horretan nolako bilakaera izan du artistaren irudiak?
Gaur egun, artearen munduan nola jarduten den aintzat hartzen badugu, komisario edo kuradore askoren edo beste eragile askoren lanak zerikusi handiagoa du iruditeriak eraikitzearekin. Artistek berek egiten dutena baino gehiago da, artistek askotariko eta orotariko lanak besterik ez baitituzte ekoizten. Askotan, artistak erakundeaz bereizi nahi izan du, baina artearen historia bera artistak autonomia izatearen aldeko borroka da, hau da, erakunde bihurtzeko egiten duen borroka. Velazquezen obsesioa, adibidez, artista liberal
izatea zen, bestela ezin baitzuen titulurik lortu.
Orduan, Pedro, aipatzen ari zinen ideia horri berriro helduz, zer egin behar da mito horiekin apurtzeko? Adibidez, orain, Zumalakarregi Museoan egin duzun lanarekin, kultura-erakundearen eta artistaren artean bestelako harreman mota bat ezartzen ari denean, nola bizi izan duzu?
Nik beti horrela lan egin dut, artxiboekin. Une jakin batean, lan egiteko modu hori artxiboko arte gisa kodetu zen, eta gaur egun ohiko jardunbidea da. Are gehiago, orain, Arte Ederretako eskoletan, arte-ikerketarako bidea egiten ari da. Gaur egun proiektu guztiei arte- ikerketa deitzen zaie eta ematen du artistak ikertzaileak direla, koadro bat margotuko duen artista, berez, ikertzailea ez balitz bezala.
“Zorraren Z” erakusketa aurkeztean aditzera eman denez, “Artxibo praktikak” deituriko ekimen horri esker, eta museoko irudi horien ikerketari esker, museoak bere burua ere deskubritzen du. Zer esan nahi du horrek zuretzat, artista zaren aldetik?
Museoetako kontakizunetan, kontakizun akademikoak ere oso zalantzagarriak diren ideiarekin zerikusia duen eragiketa bat dago. Hortaz, artxiboko jardunbideetan sortzen den dialektika hori, askorentzat, ez da soilik jakintza irrazional baten administrazioarekin lotzen —hori zen artista intuitiboaren ezaugarria—.Historia materialarekin du zerikusia, jakintzaren ekoizpen materialarekin. Eta ildo horretan, “Zorraren Z” erakusketan, eredu horiek ezartzeko beste modu batekin zerikusia duen konexioak egiteko bestelako era batekin lan egiten dugu, betiere sentikortasunaren ordenarekin zerikusi handiagoa duten nolakotasunetatik abiatuta.
Artxiboekin egin duzun lanak zer eragin izan du zure ibilbide artistikoan?
Archivo FX sortu nuenean, artxibo izena jarri nion, izena bera asko gustatzen zitzaidalako, baina ni, egia esan, artxiboaren aurkakoa eraikitzen ari nintzen. Archivo FX, berez, artxibo baten kontrakoa zen, artxiboaren eta erakundearen munduaren parodia zen, eta azkenean artxibo ofizial hegemoniko askorentzat lan egin dut, hala nola Reina Sofia museoaren artxiboarentzat, MACBA museoaren artxiboarentzat eta beste museo askoren artxiboentzat. Museo horien artxiboetan ikerketak egin ditut. Eta, jakina, ildo horretatik lan handia egin dut ukatzen nuen artxiboaren inguruan.
Orduan, zer da artxiboa zuretzat?
Niretzat artxiboa ez dira bildumak; niretzat bilduma horien sailkapena da, bildumak
antolatzen dituen printzipioa da. Hori da benetako artxiboa, eta hori da, nire ustez, denbora
guztian zalantzan jarri behar dena.
Atzera begira, orain pilatu duzun esperientziarekin, nola ikusten duzu, orain, parodiatzen saiatu zinen artxibo hori?
Niri arteak sortzen duen ezagutza-gaitasuna interesatzen zait, hau da, ezagutza sortzeko gai izatea sistemarik gabe, taxonomiarik gabe, mundua kanpoko ordena batekin bortxatzeko beharrik gabe. Artean egiten dugun lana, berez, zeharka mugitzeko gai da, Elias Canettik zioen bezala; xakeko zaldiaren mugimendua bezalakoa da, beti zeharka, inoiz ez zuzen. Munduaren ezagutzan zeharka mugitzen da beti, inoiz ez zuzen. Askotan pentsatu izan dut horregatik aritu naizela artearen eta artisten espazioan. Tradizio artistikoetatik ez datorren jendea ere interesatzen zait, tradizio akademikoetatik datorrena, niri ere tradizio horiek interesatzen baitzaizkit. Askotan hori da gehien baloratzen dudana, ezaugarri hori. Egiteko
moduak interesatzen zaizkit. Gero artista deitzea edo ez, beste gauza bat da.
Alde horretatik, museoaren jarduteko modua ez dator bat zure ohiko jardunarekin. Zure iritziz, horrelako ekimenek zer ekarpen egiten diote Zumalakarregi Museoari?
Horrelako ekimenak funtsezkoak dira; hasteko, museoaren kontakizunagatik, jendeak beti uste baitu historiako museoak antzinako historiari eskainitako museoak direla, eta ez egungo historiari. Museo bakoitzak modu jakin batean kontatu du narrazio historikoa, museoa eraiki den moduaren arabera. Ezinezkoa da historia gertatu zen bezala kontatzea. Horrenbestez, hori ezinezkoa denez gero, onena da egiten ari garen historiaren eraikuntzan bitartekari lanak egitea eta publikoari edo ikusleari, edo dena delakoari, argi uztea ez garela historiaren egia zehazki kontatzen ari, baizik eta gertatu zenaren egiazkotasunerako hurbilketa bat.
Alde horretatik, museoaren jarduteko modua ez dator bat zure ohiko jardunarekin. Zure iritziz, horrelako ekimenek zer ekarpen egiten diote Zumalakarregi Museoari?
Nire iritziz, museoen eginkizuna izan beharko luke jendeari ohartaraztea ez dituela bere mitoak sinetsi behar. Gertaera historiko bati buruz informatzea izan beharko luke, batez ere bizi garen etengabeko propaganda-erregimenean; izatez, erregimen hori berria ez bada ere, orain, sare sozialekin eta kanal ugariekin, propaganda-mezuen hedapena nabarmen bizkortu da.