Museomix

Museo bat, nazioarteko komunitate bat, sormen maratoi baten hiru egun

Museoetara proiektu berritzaileak eramatea da gure erronka, publiko berriak erakartzeko eta museoak partaidetzarako leku bihurtzeko. Museomix ezagutu genuen: nazioarteko proiektu bat, dagoeneko irmotua Frantzian, Belgikan, Suitzan eta Italian, baina oraindik Espainiara iritsi ez zenez gero, argi ikusi genuen.

Urtea: 2017

Tokia: Irun (Gipuzkoa)

Bezeroa: Oiasso Museoa

  • Berrikuntza soziala
  • Nazioarteko proiektua
  • Herritarren Partaidetza
  • Publiko berriak
  • Kultur bitartekaritza
Un grupo de personas participan en una actividad grupal
Un grupo de perosnas participando en una actividad de grupo
Un grupo de persona sentadas en el suleo viendo un video
Foto de tres personas de pie

Hamahiru museomixer, herrialde eta lanbide desberdinetakoak, asteburu batez bildu ziren Oiasso Museoan sormen-maratoi batean parte hartzeko, museoa eta bere lan egiteko modua ikuspegi berri batekin arakatzeko, museoaren egunerokotasunetik urrunduta. Museomixerrekin batera bitartekari bat eta ingeniari bat zeuden, baita material eta tresna ugari eta museoko taldea bera ere, eta horrek guztiak giro egokia sorrarazi zuen murgilketarako eta sormenerako. Emaitza: 5 prototipo berritzaile, museoa beste modu batean eta konexio ugarirekin bizitzea proposatzen dutenak.

Un grupo de personas trabajando en una actividad grupal
Un grupo de personas reunidas en lo que parece una charla
Una persona hablando mientras otras dos escuchan
Tres personas haciendo una presentación

Aholkularitza eta berrikuntza

Berrikuntza soziala eta museoetako teknologia sustatzen dituen nazioarteko proiektu batenalde egindako apustua.

Komunikazioa

Identitate bisual globala egokitzea, eta aplikazioak sortzea komunikazio-euskarri desberdinetarako. Parte-hartzaileak eta sare sozialak erakartzeko kanpaina. Ekitaldiaren jarraipena bideoan eta sare sozialetan. Ebaluazioa.

Programazioa eta ekitaldiak

Ekitaldi baten diseinua eta antolamendua, hiru egunez, Frantziako eta Espainiako leku desberdinetatik etorritako parte-hartzaileekin. Materialaren kudeaketa, azpiegiturak, langileak eta programa.

Kudeaketa eta bitartekaritza

Ekitaldiaren kudeaketa bere osotasunean, kolaboratzaileak eta finantzazioa. Bitartekaritza parte-hartzaile, kolaboratzaile eta hornitzaile guztiekin.

Diseinua eta ekoizpena

Museoaren antolaeraren diseinua asteburu batean. Langunearen egokitzapena. Ekitaldiaren produkzioa.