Gipuzkoak 280 udal kultura-ekipamendu baino gehiago ditu, lurraldeko 88 udalerrietan banatuta. Tipologia askotakoak izanik, guztiek osatzen dute hurbileko kultura-ekosistema bat, kultura komunitate-bizitzaren funtsezko ardatz gisa kokatzen duena.
K6 Kultur Kudeaketatik Gipuzkoako udal kultura-ekipamenduen mapa bat egin dugu, bakoitzari buruzko informazio zehatza bilduz. Horretarako, irizpide eta adierazleen definizioa, tresnen sorrera, eta informazioaren kudeaketa, bilketa, antolaketa eta aurkezpena barne hartu dituen metodologia bat garatu da.
Lan-prozesu horren emaitza dokumentu baliotsu bat izan da: espazio hauen kopuruari, azpiegitura motari, ezaugarri nagusiei, jarduerei eta erabilerei buruzko argazki finko bat eskaintzen duena.
Urtea: 2026
2026
Tokia
Gipuzkoa
Bezeroa
Gipuzkoako Foru Aldundia
Guztira, mapaketak intereseko 4.000 datu baino gehiago biltzen ditu, modu antolatu eta egituratuan, eskualdeka eta udalerrika sailkatuta. Tresna ireki eta eguneragarria da, Gipuzkoako kultura-ekipamenduen egungo egoeraren ikuspegi bat eskaintzen duena eta etorkizuneko aldaketetara egokitzeko aukera emango duena, ekipamendu berriak txertatuz edo daudenak egokituz.
K6 Kultur Kudeaketan, beren posizionamendua indartu, kudeaketan ikuspegi estrategikoa txertatu edo ekimen berriak garatu nahi dituzten erakunde eta kultura-antolakundeei zuzendutako aholkularitza-proiektuak bultzatzen ditugu.
Gure lana plangintza, analisia eta laguntza teknikoa uztartzean datza, bideragarriak, jasangarriak eta interes publikoaren helburuekin lerrokatuta dauden proiektuak garatzeko. Kultura-politikei, bitartekaritzari eta komunitate-garapenari lotutako prozesuetan laguntzen dugu.