Representación de la arquitectura de un caserío realizada  con madera.

Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain.

Landa eremuko ondarearen historia.

Euskadiko Arkitektura Institutuak euskal baserriaren iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hausnartzen duen erakusketa inauguratu du: “Baserria. Egurra, harria, mitoa, orain”. Erakusketaren museografiak ere landa eremuko ondareak bizi izan dituen eraldaketak irudikatzen ditu, euskal arkitekturan horrenbesteko garrantzia izan duten baserriek izan duten bilakaera kontatuz.

Hala, egurra eta harria oinarri dituen espazio bat sortu da, bi elementu horiei protagonismoa emateko. Horretarako, eta euskal baserrietan bi material horiek izan duten garrantzia azpimarratzeko, burdina, zementua eta zingilak erabili dira elementuak kokatzeko, baserrien gainbehera eta kontrastea adierazten duen logika industrial bat jarraituz. Koloretako zingilek markatzen dute erakusketan zehar erabili diren kolore kodeak.

Urtea:
2025

Tokia
Euskadiko Arkitektura Institutua

Antolatzaileak:
Jon Arcaraz eta Ibon Telleria

  • Irisgarritasun kulturala
  • Museo eta kultura-ekipamenduen kudeaketa
  • Euskadiko Arkitektura Institutua
  • Kultur Programazioa

Argazkiak: Mikel Blasco

Parte de la exposición que incluye los distintos tipos de material utilizados para la construcción de un caserío. A la derecha se encuentra una estructura de madera.
Recreación de la fachada de un caserío sobre una pared blanca de exposición, decorada con
Libros colocados sobre una superficie, una persona lee uno.
Panel explicativo sobre el "Mito" de los caseríos.
Libros expuestos

Museografiarako erabili diren materialak zingilen bidez lotuta egoteak erakusketari berari erabilgarritasuna ematen dio, materialak behin eta berriz erabili ahalko direlako.

Erakusketaren pieza esanguratsuena baserri baten egurrezko egitura da. Bisitarien eskuekin eta erakusketak irauten duen epean egingo diren tailerretan, erakusketak jasotzen duen bilakera eta transformazioa irudikatuko da. Hau da, orain egurrezko egitura duen baserri tradizional baten eskeletoa harriz jantziko da, eta ondoren magortu eta apaindu egingo da, baserrien inguruko mitoak irudikatuz. Hala, maketa horrek, museografiak jasotzen duen eboluzioa biziko du.

Representación de la arquitectura de un caserío realizada  con madera.
Portada del folleto explicativo de la exposición.
Folleto explicativo contextualizando la creación de los primeros caseríos.
Título de la exposición y de la entidad que la lleva a cabo, acompañados de troncos de madera, un hacha con una txapela roja y una piedra de levantamiento.
El nombre de la exposición escrita sobre un panel.
Piedras apiladas las cuales se utilizan para la construcción de los caseríos.
Panel explicativo sobre la evolución de los caseríos.
Panel explicativo de la exposición en primer plano, y al fondo visitantes.
Material utilizado para la construcción de

Lau fase, lau eremu

Egurra eta harria jasotzen dituen eremuaz gain, beste bi eremu ere baditu erakusketak: mitoa eta orain.

Mitoaren atalean, baserriaren bidez landa-munduaren idealizazioa nola gauzatu zen irudikatzeko, erakusketak XIX. mendeko kartelen 3 erreprodukzio biltzen ditu, baita olio koadro bat, liburuak, postalak, planoak, argazkiak eta musika-piezak ere, baserria ikuspegi erromantizatu horretatik protagonista duten zarzuela baten modukoak.

Mitoa eremua bi ataletan banatuta dago. Pareta beltza, aurrez aipatutako margolanak eta diseinu grafikoko materialak biltzen dituena. Mitoa, irudimena, jasotzen dituela adierazteko erabili da kolore beltza. Eta pareta zuria, benetako planoak, lanak, jasotzen dituena.

Eta atal honetan bertan ikusi daiteke erakusketako beste elementu esanguratsuetako bat: baserri baten fatxada irudikatzen duten lehioak. Erakusketari erakusgarritasuna emateaz gain, baserri baterako sarrera irudikatzen du, eta barruan, mitoaren atalari lotutako beste lan batzuk jasotzen dituzten kutxak daude, baserri barrua irudikatzen dutenak.

Orain atala berriz, baserriaren orainaren eta etorkizunaren inguruko beharrezko hausnarketa bildu duten ekimen-piezez osatuta dago. Aurreko espazioetan egin bezala, oraingoan ere burdina (tramexa), eraikuntzarako blokeak eta zingilak erabili dira, eta gaur egun erreferente diren baserrien inguruko informazioa zein bestelako materialak jaso dira, adibidez Igartubeiti Baserriarena


Euskadiko landa-ingurunean eraikitako ondareari merezi duen garrantzia eman nahi zaio Euskadiko Arkitektura Institutuan ikusi daitekeen erakusketa honekin, ondare horrek duen balio arkitektonikoa nabarmenduz.