Barne Begiradak II argitalpen-proiektua izen bereko proiektuaren barruan sortu da, eta Patrim 4.0 proiektuaren esparruan garatu da. Igartubeiti Baserri Museoak eta K6 Kultur Kudeaketak sustatu dute.
Urtea:
2026
Parte hartzen dute:
Jordi Abella, Itziar de la Granja, Laurita Siles, Asier Gogortza, Amaia Dorronsoro.
Azken urteotan, Igartubeiti Baserri Museoak zeregin aktiboa izan du bere inguruko lurraldeko erronkei aurre egiteko. Horretarako, kultura-ondareari lotutako arte-praktikei eusten dieten testuinguruak sortu ditu, bizimodu jasangarriagoak aldarrikatu ditu eta komunitate-lotura berriak eraiki ditu. Hortik sortu da Barne Begiradak argitalpenaren bigarren edizio hau, eta ondarearekin eta sorkuntza garaikidearekin lotutako landa-eremuen kontzeptuari buruzko gogoeta berriak eskaintzen dituzten egileen ikuspegiak biltzen ditu.
Bigarren argitalpen honetan, testu guztiak hari gidari berak lotzen ditu: artisautza eta praktika artistikoa, ondarea berritzeko eta eraldatzeko prozesu gisa.
Barne Begiradak II argitalpenak, beren esperientziatik eta jardunetik abiatuta, gai hauen inguruko gogoeta berriak eskaintzen dituzten egileen ikuspegiak biltzen ditu:
Argitalpena euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez dago eskuragarri. Diseinua irisgarritasun neurriak betez egin da, irakurketa errazteko.
Deskargatu argitalpena hemen: