Una mano que escribe en un papel con una pluma.

AHT vs AHT

Iragana eta oraina, aurrez aurre

POCTEFA Patrim 4.0 proiektuaren barruan egoitza artistiko bat egin da Igartubeiti Baserri Museoan, Ezkioko komunitatearekin eta inguruarekin. Prozesu artistiko hau Asier Gogortzak lideratu du, biztanleekin taller kolektiboak eta argazki saioak eginez, non hortik sortu den “AHT vs AHT” erakusketa eta instalazio artistikoa. Besteak beste, gizarte berrikuntza indartzeko eta iruditeria, kontakizun eta antzezpen berriak lantzea eta berrinterpretatzea zen egoitza artistikoaren helburua, Ezkio udalerriko (Gipuzkoa) landa-eremutik etorkizuna birpentsatzeko. 

Ezkion Abiadura Handiko Trenak paisaian eragin dituen eraldaketak jaso ditu, bertako biztaleen laguntzarekin eta parte hartzearekin, herriko baserrietan gordeta zeuden hainbat tramankulu argazki kamera bihurtuta. Hortxe hitz jokoa: Argiak Harrapatzeko Tramankuluak vs Abiadura Handiko Trena. 

Urtea:
2026

Lekua:
 Igartubeiti Baserri Museoa

Kolaborazioak:
PATRIM 4.0 proiektuko kideak

  • Igartubeiti Baserri Museoa
  • Erakusketen diseinua eta produkzioa
  • Museoen eta ekipamendu kulturalen kudeaketa
Un grupo de mujeres participando en el taller de
Asier Gogortza montando la exposición
ORM08667
Asier Gogortza sacando una fot con un niño usando una
En esta

Beste garai baten eta beste bizimodu baten, eta beraz, beste paisaia baten, testigu izan ziren tresna zaharrak berrerabiliz Argiak Harrapatzeko Tramankuluak sortzea eta haiekin Ezkioko paisaian azken urteetan gertatu den aldaketa nabarmenena erretratatzea izan da Gogortzaren helburua, iraganeko tresnak gaurkotuz, delako progresoari buruzko iruditeri denboragabe bat osatzea. 

Hilabetez Ezkioko hainbat bizilagunekin eta herriko eskolako umeekin kamera estenokeipoak sortu ditu hainbat kutxa eta trensa zahar erabilita. Kamera horiekin argazkiak egiten irakatsi die. Garai bateko paisaiaren lekuko izan ziren objektu hauek erabili ditugu gaur egungo bazterrak erretratatzeko.Argazki estenopeikaren teknikarekin, beren funtzio originala aldatu eta eginkizun berri bat eman diegu iraganetik datozen tresna hauei: orainaldiko argiak harrapatzea, eta batez ere Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obrari argazkiak egitea.  

Fotozineak eta erakusketa 

Egonaldian zehar sortutako kamera estenopeikoak, fotozineak eta prozesu osoaren argazkiak eta bideoak elkartu eta erakusketa osatu da egonaldiaren emaitza gisa. Fotozineak PliegOS kolektiboarekin egindako tailer ireki batean sortutakoak dira, argazki saioetatik sortutako negatiboak manipulatuz, berriz ordenatuz eta interpretatuz sortu direnak. Argazkiak hedatzeko modu hau, emaitza bat baino gehiago, edizio logika mantso baten ondorioz sortzen den instalazio bat da, eta proiektu honen azken geltokia

K6 eta Patrim 4.0

PATRIM 4.0 kultura ondarearen berrikuntza eta kudeaketa sortzailearen Pirinioetako sarea da, Pirinioetako eskualdean kultur ondarearen zaintza eta balorizazioa sustatzen duen proiektua. K6 Kultur Kudeaketa sareko kide da Igartubeiti Baserri Museoaren bitartez.

Proiektu honen bidez, ezagutza-trukea indartu eta ondarearen kudeaketa hobetu nahi da mugaz gaindiko lurraldeetan.

Sare honetan Aragoi, Katalunia, Hautes-Pyrénées (Frantzia), Nafarroa eta Euskadiko bazkideek parte hartzen dute. PATRIM 4.0 % 65 Europar Batasunak kofinantzatu du Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra mugaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. 

Egoitza hau belaunaldien eta Ezkioko lurraldearen arteko lotura indartuko duten proiektu artistikoak bultzatzeko sortu zen, Igartubeiti Baserri Museoa komunitatearekin lan egiten duen zentrotzat hartuta, bertan sortzen diren prozesuak aktibatzeko. Kultura-ondarea funtsezko baliabide bihurtzen da orainari buruz hausnartzeko eta etorkizuna proiektatzeko.