Scenario. Zorraren Z

Historiak ahaztutako kolektiboak ikusaraztea

Pedro G Romeroren “Zorraren Z” erakusketa Zumalakarregi Museoan 2024. urtean zehar garatutako “Artxiboko praktikak” proiektuaren emaitza da.

Museoak XIX. mendeko historian espezializatutako museoaren artxiboa bere ikuspegitik aztertzera gonbidatu zuen artista. Erakusketa honetan, artistaren testuekin eta museoko artxiboko argazki eta dokumentuekin osatutako 14 panelen bidez, ezkutatu edo baztertu diren edo historiak onartu ez dituen kolektiboak aurkezten dira.

Urtea:
2025

Tokia:
Zumalakarregi Museoa (Ormaiztegi)

Bezeroa:
Gipuzkoako Foru Aldundia

Babeslea:
Irizar

    • Ekoizpena
    • Muntaia
    • Komunikazioa
    • Programazioa

Erakusketa honetan ikusgai dauden kolektiboen artean daude, besteak beste, ijito-herria, migrazio historikoen oinordekoa; merchera edo quincallera komunitatea, XIX. mendearen amaieratik bere jarduera Euskadin zentratu zuena; eta flandestarrak, ijitoek eta ijito ez direnek osatutako kolektibo heterogeneoa, XIX. eta XX. mendeetan Espainiako hegoaldetik etorritako migrazioen ondorengoak edo bertakoak.

Erakusketa osatzen duten panelez gain, “Zorraren Z” hainbat proiekziok osatzen dute, hala nola “Fête espagnole” (1920) eta “Crónica de la guerra carlista” (1988), eta “Pour Don Carlos” (1920) QRren bidez sartzeak.

Gainera, artistak Zumalakarregi Museoan aurkezten duen erakusketa Scénario, barruan kokatzen da, Pedro G. Romerok artxiboekin egindako lana ikuspuntu ezberdinetatik berraztertzen duen martxan dagoen proiektua. Scénario-k eszenaratzearen ideia bati egiten dio erreferentzia, baina, frantsesez, libretoa, partitura, antzerki-gidoia edo zinema-gidoia ere esan nahi du.

Pedro G. Romerok artxiboekin egindako lana ikuspuntu ezberdinetatik berraztertzen duen proiektua da Scentario, eta Es Baluard Museun, Aberdeengo (Eskozia) Peacock tailerrean eta Coimbrako (Portugal) Apirilaren 25eko Dokumentazio Zentroan garatu du.