
Heriotza. Ante la muerte
5 eremu 5 giro
Tromelin. Esklabo ahaztuen uhartea erakusketak, bisitariak Ozeano Pazifikoko uhartetxo basamortu batera eramaten ditu bertan utziak izan ziren 80 esklabo malgaxeen historia bizitzera.
Erakusketa, lehenengo aldiz Frantziatik kanpo ikus daiteke Euskal Itsas Museoan, eta Nantesko Historia Museoak eta Frantziako Ikerketa Arkeologiko Prebentiboen Institutu Nazionalak (Inrap) ekoitzi zuten.
Urtea: 2022
Tokia:
Euskal Itsas Museoa
Bezero:
Gipuzkoako Foru Aldudia
Euskal Itsas Museoaren beharretara eta espazioetara egokitu zen, eta Museo donostiarrak, euskal nabigazioaren historiak esklaboen salerosketan izan zuen garrantziari buruz egindako kontakizunarekin osatu zen.
Tromelin. Esklabu ahaztuen uharteak gizakiak, inguru aurkakoenean ere, bizirauteko duen gaitasuna erakusten du. Horretarako, malgatxeen biziraupenaren historia jasotzen duten ikus-entzunezkoak, objektu arkeologikoak, maketak eta material grafikoa erabiltzen ditu.
Kontakizuna eta erakusten diren objektuak Inrapek zuzendutako ikerketa historiko-arkeologikoen emaitzen parte dira.