PATRIM+ Proiektu europarra

Mugaz gaindiko museo sare bat

PATRIM+ sarearen partaide gara, mugaz gaindiko museo, ekomuseo eta interpretazio zentroetaz osatuta. Igartubeti Baserri Museoarekin parte-hartzaile aktiboak gara 2018tik.

Sarearen helburua, garapen jasangarriaren ikuspuntutik Pirineoetako bi aldeen ondare natural eta kulturala balioan jartzea da

Sare honetan Ariège, Haute-Garonne, Hautes-Pyrénées, Euskadin, Aragoin eta Kataluinian kokatutako kideek parte hartzen dute.

PATRIM +, Europar Batasunak sortutako Interreg V-A Espainia-Frantzia Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez, EGEF (FEDER) Eskualde Garapeneko Europako Funtsei esker lagundutakoa da.

Pirinioetako hamaika zentrok balio komunen (iraunkortasuna, irisgarritasuna eta genero-berdintasuna) pean partekatutako beharrei eta erronkei erantzuteko duten beharragatik sortu da sarea.

Urtea: 2018 – 2021

Web:
patrim.net

Igartubeiti Baserri Museotik sarearen barruan garatu ditugun proiektuak bere lurraldean sustraitzen dira helburu hauekin:

Sektorean parte hartzen duten eragileen arteko sinergiak garatzea eta aliantzak eta lankidetza-sareak bultzatzea, eskualdean negozio- eta berrikuntza-aukerak aztertzeko, eta artearen eta ondarearen eremua gurutzatzeko espazioak sustatzea.

Lurraldeari ahalmena ematea ondarearen balorizazioaren arloan estrategia partekatu bateratuak izateko, ingurumena errespetatzen duen tokiko eta turismoko garapenaren logikan.

PATRIM+ sarean parte hartzearen emaitzak

PATRIM proiektuari esker, Igartubeiti baserri museoak bere ingurunearekiko harremana garatzeko aukera izan du, askotariko proiektuen bidez, hala nola:

Kultur Programazioa

  • Egoitza artistikoa sortzea, kudeatzea eta koordinatzea
  • Tokiko artisauekin bitartekaritza, beren produktuak balioan ipintzeko

Diseinua eta ekoizpena

  • Edukiak sortzea sarean, elkarlanean egindako erakusketerako
  • Kanpoko seinaletika irisgarrirako euskarrien diseinua eta ekoizpena

Komunikazioa eta estrategia digitala

  • Bisita birtualerako kontakizunak eta stortytellinga sortzea
  • Proiektuaren komunikazio-ekintza koordinatzea
  • Proiektuaren komunikazioa Igarutbeit Baserri Museoan

Edizioa

  • Testuak idatzi sarean egindako argitalpenerako

Kudeaketa

  • Proiektuaren kudeaketa, koordinazioa eta jarraipen administratiboa
  • Ekintza-planaren finantza-kudeaketa
  • Proiektuaren ebaluazioa