
San Telmo Museoko erakusketa irisgarrien diseinua eta jarraibideak
Inklusiorako gida
Museoak eta Alzheimerra proiektuak eragin positiboa du dementzia goiztiarra duten pertsonen ongizate kognitiboan eta emozionalean, bai eta zaintzaileengan, senideengan, hezitzaileengan eta erakundean bertan ere.
Horretarako, urtean zehar hainbat lan-saio egiten dira parte hartzen duten Euskadiko 18 museoen artean, eta berariaz bisitaldi egokituak sortzen dituzte museoen edukien, bildumen eta kontakizunen berezitasunetatik.
Ekimenak azterketa pilotu bat inplementatu nahi du, ebaluazio partekatu baten ondoren bisita horiek aldizka parte hartzen duten museoen programazioan integratu ahal izateko.
Prozesuan zehar, prestakuntza-saio teoriko-praktikoak tartekatzen dira, dementzia, premiak eta tratua, irisgarritasuna, Alzheimerra eta haren bilakaera ezagutzea eta museoak kaltetutako pertsonentzat eta haien ingurune hurbilarentzat espazio seguruak eta lagunkoiak izatea helburu dutenak.
Urtea:
Tokia:
Babeslea: