Moilaberri

Ekipamendu turistiko-kulturala tren geltoki zahar batean

Zumaiak udalerriko baliabide turistiko eta kulturalak indartu nahi zituen Mollaberri ekipamendu turistiko kultural berriarekin. Plan bat egin genuen, erabiltzen ez den tren-geltokia, hots, Moilaberri eraikina, gune turistiko-kultural bihurtzeko bideragarritasuna aztertzeko.

Urtea
2021-2022

Tokia:
Zumaia (Gipuzkoa)

Bezero:
Zumaiako Udala

  • Aholkularitza eta berrikuntza
  • Museografia
  • Komunikazioa
  • Elkarna

Espazioaren erabilerak aztertu eta aurreproiektu museografiko bat sortu genuen, honako hauek biltzen zituena:

  • Ekipamenduaren audientziaren azterketa
  • Erabilerak eta espazioak zehaztea: edukien antolaketa tematikoa eta espaziala

  • Erakusketaren kontakizunaren edukien aurrerapena, xede-publikoak oinarri hartuta
  • Irizpide museografiko xehatuak, espazioak izango lituzkeen baliabideekin (ikus-entzunezkoak, modulu interaktiboak…)
  • Erakusketa-proiektuaren irisgarritasuna: irisgarritasun-irizpideak betetzen dituen ibilbidea.