Mendia

Euskal mendizaletasunaren historia

Mendia, euskal mendizaletasunaren historia, erakusketa ibiltaria izateko taxutua, eta material iragankorrak erabilita, lau eremutan dago egituratuta, non elkarrekin dauden gizabanakoak mendiarekiko dituen balioei eta portaerei buruzko hausnarketa bat, euskal mendizaletasunaren mugarri nagusiak nabarmentzen dituen diskurtso historizistago bat, eta herri-mendizaletasunaren errealitatea.

Mendiaren liturgia. Mendi erraldoi batek mugatzen duen espazio batean eta ikus-entzunezko batekin, eguneroko 7 objektuk, aipuekin eta pentsamenduekin batera, hausnartzera bultzatuko gaituzte erakusketako kontakizunaren hasiera baino lehen.

Urtea: 2015

Tokia:
San Telmo Museoa

Bezero:
Donostia Kultura
San Telmo Museoa

Kolaboratzaileak:
Club Vasco de Camping Elkartea

  • Museografia
  • Narratiba
  • Diseinua
  • Produkzioa

Mendiaren aurkikuntza, XIX. mendeko kabinete baten oroitzaren pean, argazkiek eta testigantza diren objektuak erakusten dizkiguten mahaiek hasieratik kontatzen digute historia gerra zibileraino.

Konkistarako sena sei moduluk, zerra itxurarekin, historian izan diren espedizio gailenetako bakoitza irudikatuz, markatzen dute irakurketa espedizio bakoitzaren irudien, izenen, objektu pertsonalen eta une gogoangarrien bitartez.

Mendia gure ispilua da. Modulu handitu batzuek mendiarekiko dugun harremanari eta jarrera desberdinei buruzko hausnarketa batera eramaten gaituzte, gutako bakoitzaren isla gisa. Amaitzeko, mural bat ageri da galderekin eta gaur egungo debateekin.

Diseinua eta produkzioa

Espazioaren sorkuntza, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabideetan. Azalpen-kontakizuna egitea, testuak idaztea. Erakusketa-identitatearen diseinua eta aplikazioak komunikazio-euskarri desberdinetan. Produkzio museografikoa eta erakusketaren muntaia.