Lekuona Fabrika

Kultura-fabrika baten estrategia zehaztea eta adostea

Lekuona Fabrikaren irekieraren ondoren, lantaldeak kultur zentroaren epe luzerako estrategiari buruzko hausnarketa prozesuan laguntzeko laguntza teknikoa behar zuen.

Proiektuaren helburua zen zentroko gidaritza-taldea osatzen duten pertsonen artean ibilbide-orri bat adostea, eta orri hori gauzatzen lagunduko zuten tresna zehatzak ematea.

Urtea: 2023
2023

Tokia:
Lekuona Fabrika

Bezeroa:
Errenteriako Udala

 

Astero egiten genituen saioak, profil desberdinez osatutako pilotaje taldearekin: kultur zentroko teknikariak, kargu politikoak, arloko arduradunak eta Lekuona Fabrikan bizi diren sortzaileak.

Hausnarketara eta estrategia adostera bideratutako tresnekin dinamizatutako topaketak ziren. Lan-bilera horiek osatzeko, elkarrizketa sakonak egiten dizkiegu pilotaje-taldeko kideei.

7 hilabetetan egindako lan horren emaitza adostutako esparru estrategikoa definitzen zuen ibilbide-orri bat izan zen; hura inplementatzeko gakoak eta tresnak ematen zituen ibilbide-orria inplementatzeko eta ondoren ebaluatzeko.