Koaderno digitala: Zubiak

Kultura eta ongizatea

Zubiak. Zubiak. Kultura eta ongizatea K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak sustatutako Saio Irekia topaketatik sortutako koaderno digitalaren bigarren alea da. Koadernoa Ondarebizia proiektuaren barruan kokatzen den gaur egungo museo-praktiken inguruan parte hartzeko eta eztabaidatzeko gunea da

Aurreko edizioan, 2021eko azaroan, kulturaren balio soziala eta osasunerako dituen onurak aztertu genituen. Hau dena ikuspegi eta diziplina desberdinetatik, nahitaez jasangarriagoa izango den pandemia osteko ekosistema kultural baten esparruan.

Saio Irekiaren koaderno digitalak topaketa horietan marraztutako ideiei testuingurua ematen die.

Urtea: 
2021

Kolaboratzaileak:
Eusko Jaurlaritza eta Gordailua

Proiekturaren Web Orria:
www.ondarebizia.com

  • Lankidetzak kudeatzea
  • Edizioa
  • Testuen itzulpena

Koadernoaren bigarren ale honek zazpi testu biltzen ditu, eta horietan kulturak eta ongizateak dituzten loturei buruz gogoeta egitera gonbidatzen da. Pertsonaren esperientzia kulturaren proiektu eta espazioen erdigunean kokatzeko beharra abiapuntutzat harturik.

Aurrekaririk gabeko osasun-krisi batek bizkortutako behar bat da hau, testuinguru, sare eta ekosistema desberdinetan kontzienteki finkatzeko atseden hartu behar duena.

Horretan laguntzeko, K6 Gestión Culturalek koaderno hau argitaratzen du, museo-praktika kritiko eta soziala garatzeko aukera berriak proposatzen eta partekatzen dituen hausnarketa gune gisa.

Parte-hartzaileak: Begoña Román Maestre, Marián López Fdz. Cao, Guillem d’Efak Fullana-Ferré, Juan Gª Sandoval, Ferran Esteve, Artaziakoop eta Nekane Aramburu