
Saio Irekia
Museo- eta ondare-sektorearen topaketa-plataforma
”Museoak igarobidean. Objektutik subjetu aktibora” Saio Irekia jardunaldi profesionalen ostean sortutako hirugarren koaderno digitala da. Jardunaldi hauek egungo museo-praktikei ahotsa ematen dien topaleku, parte-hartze eta eztabaidagune bat dira.
Aurreko edizioan pertsonak praktika kulturalaren erdigunean kokatzeko erronkari heldu genion, parte-hartzea sustatuz eta parte hartzeko esperientzia kulturalak eraikiz.
Urtea: 2023
Kolaboratzaileak:
Eusko Jaurlaritza eta Gordailua
Proiekturaren Web Orria:
www.ondarebizia.com
Saio Irekiaren hirugarren koaderno digital honek elkargune horietan partekatutako ideiak, ildoak eta hausnarketak finkatzen eta kokatzen ditu 6 testu ezberdinen bidez:
Testuek gogoeta sortu nahi dute museoen eta beste kultura-gune batzuen trantsizioari buruz, parte hartzera irekitako eredu iragazkorragoetarantz, pertsona proiektuen erdigunean jar dezaten.
Horretan laguntzeko, K6 Gestión Cultural-ek koaderno hau argitaratzen du kulturaren eta museo-praktikaren espazioen barruan parte-hartzeari, diziplinartekotasunari eta dimentsio digitalaren asimilazioari buruzko hausnarketarako gonbidapen gisa.