
Kulturaren Bideak.
Donde conecta la cultura
Igartubeiti Baserri Museoarekin eta San Telmo Museoarekin bultzatu dugun beka honek gai etnografikoak begirada garaikidearen galbahetik iragaztea du helburu, hortik bere izena. Lehengo edizio honek ikerketaren eremua sustatu eta astindu nahi du.
Galbahe bekak ikerketa zein dibulgazioa jarri nahi ditu balioan, ikerketaren lanketa burutu ostean edukiaren gizarteratzea bermatuz.
Deialdia Gipuzkoan erroldatutako adinez nagusi diren eta Gizarte Zientzia eta Humanitateetako unibertsitate-ikasketak dituzten banakako pertsonei edo lantaldeei zuzenduta dago. Deialdiaren oinarriak kontsulta daitezke hemen
Urtea:
2025
Antolatzaileak:
Igartubeiti Baserri Museoa eta San Telmo Museoa