Igartubeiti Baserri Museoa kultur gune aktiboa da, XVI. mendeko baserri batek eta interpretazio zentro batek osatua. Bere programen bidez, euskal gizartearen herentzia kulturala transmititzen du gaur egungo ikuspegitik. Bere kokapenak eta arkitekturak leku hau espazio paregabe bihurtzen dute Museoaren komunikazioa modu intergralean kudeatzen dugu, lurraldean duen posizionamendua sendotzeko, publiko berrietara iristeko eta tradizio eta praktika sortzaile garaikideen inguruko eraikuntza berrien sorreran erreferente gisa kokatzeko.
Museoa eta bere jarduerak ezagutarazteko komunikazio planak egiten ditugu. Zentroaren estrategia digitala sortu, martxan jarri eta haren errendimendua neurtzen dugu.
Euskal Itsas Museoaren komunikazioa bat dator museoaren ildo estrategikoekin, edukiekin, mezuekin, kanalekin eta tonuarekin.
Urtea: 1991tik gaur arte
Bezeroa
Gipuzkoako Foru Aldundia
Museoa:
Euskal Itsas Museoa
Hainbat kanpainen bidez, Euskal Itsas Museoaren marka indartzeko lanean ari gara, Donostiako zentroa ahots propioarekin kokatuz. Ahots horrek kontakizunak sortzen ditu, komunitateari entzuten dio eta egunez egun entzuleak dibertsifikatzeko lan egiten du.
Ondorioz, Euskal Itsas Museoak komunikazio etengabea, koherentea eta komunikazioko azken joerekin lerrokatua du. Komunikazio ekintza ezberdinei esker, museoak harreman berriak ezartzen ditu etengabe bere entzuleekin eta publiko berrietara iristeko gai da.