Euria / La Lluvia

Parisko Musée du quai Branly-ko bildumak.

Beste kultura batzuetako 70 inguru pieza etnografiko izan ziren euriaren fenomenoari buruzko hausnarketa baten oinarria, hurbilketa antropologiko eta kultural batetik abiatuta.

Erakusketaren museografiak euriaren ondorioak gogora ekartzen zituen, batzuetan onuragarriak (emankortasuna) eta beste batzuetan katastrofikoak (lehortea). Hala, esperientzia bat bilakatzen zen espazioa, non bildumekin batera orekan elkartuta ageri ziren parametroak, instalazio artistikoak eta soinuak, bisitariarengan efektu psikologiko bat sorraraztearren.

Urtea: 2013

Tokia:
San Telmo Museoa (San Sebastian)

Bezero:
Donostia Kultura. San Telmo Museoa

  • Museografia
  • Diseinua
  • Produkzioa
  • Narratiba
  • Ibiltarizta

Hauek izan ziren gakoak:

Elkarrizketa arkitekturarekin:erakusketa hiru areto historikotan ezarri zen eta espazio propioak sortu ziren, arkitektura eta edukiaren esanahia errespetatuz.

Argiteria:deskribatzailea, hotza eta kontrolatua bitrinen barnealdean (gehienez 45 lux). Kanpoaldean argiteria eszenografikoa eta girotze-argiak.

Materialak eta akaberak: lehor eta busti kontzeptuak materialetan eta akaberetan islatu ziren bitrinen barnealdean eta kanpoaldean.

Gure interbentzioa eremu hauetan izan zen: museografiaren diseinua eta egikaritza, piezen mikromuseografia, irudi grafikoa eta bere aplikazioa erakusketa- eta komunikazio-euskarrietan.

Diseinua eta produkzioa

  • Espazioaren sorkuntza, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabideetan.

  • Erakusketa-kontakizunaren lanketa.
  • Erakusketa-identitatearen diseinua eta aplikazioak komunikazio-euskarri desberdinetan.
  • Produkzio museografikoa eta erakusketaren muntaia eta ibiltaritza.