Eileen Gray

Mende bat geroago berreskuratutako ikono modernista

Eileen Gray: E.1027 Logela Nagusia arkitekturaren eta diseinuaren inguruko ikuspegi desberdinak eta aurreratuak aldarrikatzen duen erakusketa da, eta sektoreko profesional handiak ikusarazteko apustua ere egiten du. Erakusketak E. 1027 etxe ikonikoaren logela nagusia -Frantziako hegoaldeko kostaldean dagoena- berreskuratu eta Grayren diseinu ikonikoenen erreplika aukeraketa biltzen ditu.

Erakusketa, jatorrian, Austineko (Texas) Mebanne Hall-erako diseinatu zen. Akademie der Künste (Berlin) eta Portoko Unibertsitateko Arkitektura Fakultatetik igaro eta gero, Donostiako Arkitektura Institutuan erakusteko egokitzapen bat diseinatu genuen Wilfried Wang eta Peter Adam komisarioen laguntzarekin. Komisario horiek, Carolina Leite komisarioarekin batera, etxebizitza ulertzeko espazio honen funtsezko papera azpimarratu eta diseinuak artelan oso gisa duen garrantzia azaldu nahi dituzte.

Urtea:
2021

Tokia:
Euskadiko Arkitektura Institutua

Bezero:
Eusko Jaurlaritza

Kolaboratzaileak:
Texaseko Unibertsitatea
Oportoko Unibertsitatea

  • Museografia
  • Narratiba
  • Diseinua
  • Produkzioa

Argazkiak: Mikel Blasco

DISEINUA ETA EKOIZPENA

Espazioaren sorkuntza, edukien hierarkizazioa euskarri eta baliabideetan. Azalpen-kontakizuna egitea, testuak idaztea. Produkzio museografikoa eta erakusketaren muntaia.

Komunikazioa

Identitate bisuala eta aplikazioak diseinatzea hainbat komunikazio-euskarrietarako.

Ibiltarizta

Erakusketa Lisboan izan da ikusgai Museu Nacional de arte contemporanea do Chiadon (MNAC) eta Milanera joatea aurreikusita dago, Altzairuaren Aretoaren testuinguruan.