
Saio Irekia
Museo- eta ondare-sektorearen topaketa-plataforma
Barne Begiradak kultur-proiektu bat da, eta landartasunean bizitzeko modu berrien inguruan hausnarketarako eta ekintzarako espazio berriak sortzea proposatzen du, landako eta hiriko naturak kontzeptu-esparru gisa hartuta. Esparru horretan, errealitate desberdinak berrirakurri nahi ditu, esplorazio-bide gisa kokatutako praktika sortzaile eta artistikoen bidez.
Urtea:
2023
Tokia:
Igartubeiti Baserri Museoa
Babeslea:
Kultura eta Herritartasuna
Barne Begiradak kultur-proiektu bat da, eta landartasunean bizitzeko modu berrien inguruan hausnarketarako eta ekintzarako espazio berriak sortzea proposatzen du, landako eta hiriko naturak kontzeptu-esparru gisa hartuta. Esparru horretan, errealitate desberdinak berrirakurri nahi ditu, esplorazio-bide gisa kokatutako praktika sortzaile eta artistikoen bidez.
Barne Begiradak Igartubeiti Baserri Museotik bultzatzen dugun sarean egindako proiektu bat da. Gipuzkoako inguruko hiru landa-udalerritan kokatzen da (Ezkio, Gabiria eta Zerain) eta Igartubeiti Baserri Museoko jakintzak, tradizioak eta balioak ikerketa, sorkuntza, ekoizpena, erakusketa, dibulgazioa eta memorian oinarritzen diren proiektu eta praktikekin lotzea du helburu.