
I Beka Galbahe
Etnografia begirada garaikidearekin
Barne Begiradak kultur-proiektu bat da, eta landartasunean bizitzeko modu berrien inguruan hausnarketarako eta ekintzarako espazio berriak sortzea proposatzen du, landako eta hiriko naturak kontzeptu-esparru gisa hartuta. Esparru horretan, errealitate desberdinak berrirakurri nahi ditu, esplorazio-bide gisa kokatutako praktika sortzaile eta artistikoen bidez.
Barne Begiradak Igartubeiti Baserri Museotik bultzatzen dugun sarean egindako proiektu bat da. Gipuzkoako inguruko hiru landa-udalerritan kokatzen da (Ezkio, Gabiria eta Zerain) eta Igartubeiti Baserri Museoko jakintzak, tradizioak eta balioak ikerketa, sorkuntza, ekoizpena, erakusketa, dibulgazioa eta memorian oinarritzen diren proiektu eta praktikekin lotzea du helburu.
Urtea:
2023
Tokia:
Ezkio, Gabiria y Zerain
Proiektuaren ardatzak
Proiektuak tokiko komunitateen, artisten eta inguruko eragileen parte-hartze aktiboa sustatzen du proiektuak osatzen duten ardatz guztietan:
Lau ardatzetan hausnarketa bera aktibatzen da: zer esan nahi du gaur egun landa-ingurune batean bizitzeak?
Barne Begiradak epe luzerako proiektua da. Proiektu bultzatzaile gisa ulertzen da, eta, sortu zenetik, tokiko hainbat eragile inplikatzea du helburu, kulturaren, ekonomiaren, gizartearen, publikoaren eta pribatuaren alorrekoak.
Kultur Programazioa
Diseinua eta ekoizpena
Edizioa
Komunikazioa
Kudeaketa