La Chanca

Almadraba Mediterraneoko eta ekialdeko Atlantikoko arrantza-tresna tradizional zaharrenetako bat da, batez ere atun gorria migrazioetan harrapatzeko erabiltzen dena. Ezagutza ekologikoa, itsas trebetasuna eta dimentsio kultural handia uztartzen dituen teknika da.

Feniziar eta erromatar jatorria du, eta almadrabero herrietan — Barbate, Conil, Zahara, Tarifa — pisu ekonomiko eta sozial handia du. Almadraba arrantza modu bat baino askoz gehiago da: kantua, hizkuntza, sinesmena, nortasuna, ezagutza, tradizioa eta ondarea.

Horren guztiaren erakusgarri da Conilgo (Cadiz) La Chanca, itsasoaren, atunaren eta almadraben interpretazio eta dokumentazio zentroa. XV. mendeko eraikuntza multzoa da (Medina Sidoniako dukeak 1540 eta 1560 artean eraikia), almadrabera industriara zuzendua. Arrantza denboraldian, atunak zatitu, gatzatu eta upeletan sartzen zituzten merkaturatzeko. Denboraldia amaituta, La Chanca tresna eta almadrarako erabiltzen ziren gainerako lanabes biltegi handi bihurtzen zen, hala nola gabarrak, bollak, aingurak eta sareak.

7.000 metro karratu baino gehiagoko azaleran, La Chancak interpretazio eta dokumentazio zentro bat du, Conil itsasoarekin eta almadrabekin lotzen duten harreman kultural eta historikoak nabarmentzen dituena.

Interpretazio eta dokumentazio zentroak bi eraikin ditu: lanabes biltegi bat eta gatz biltegi bat. Bertan, udalerriaren jatorria ulertzen laguntzen duten aztarna arkeologikoak, arrantza sistemei buruzko maketak eta arrantza tradizionala azaltzen duten bideoak daude.

Nortasun-zeinua

Arte eta ondare hori guztia nortasun zeinu bat da bertakoentzat, urtero bizi baitute almadraba garaia intentsitate eta sentimendu handiz. Horregatik jarri nahi izan dugu La Chanca gure radarrean, bisitatzea gomendatzen dugun gune bat.

Azpimarratzekoa da egurrezko hagez apaindutako eta eraikitako espazioa, itsasontzi baten egituraren antza duena. Bertako bizilagunek beraien ahots propioz almadrabaren teknika azaltzen duten bideoak, testuak eta gainerako materialak hartzen ditu (baita braillezko testuak ere, ikusmen arazoak dituzten pertsonentzat).

Atentzioa ematen du arrantzarako erabiltzen diren sokak jasotzen dituen espazioak, non bisitari bakoitza arrantzale senti daitekeen une batez eta marinelen korapiloak sortzen saiatu.

Azken batean, La Chanca bere zentzua berreskuratzen duen espazio bat da,

Conileko biztanle askok beren jakintzetan hain maitekiro gordetzen dutena jasotzen baitu.

Hurrengo oporretan Cadizko kostaldea helmuga dutenek bisitatu beharreko leku bat.